ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IRAUNKORTASUNA fabrikazio eta produkzio INDUSTRIALEKO teknologietan

IRAUNKORTASUNA fabrikazio eta produkzio INDUSTRIALEKO teknologietan

Gure garapenaren ardatz traktorea dugu Iraunkortasuna.

Esperientzia zabala proiektu nazional eta europarretan; horrelakoetan parte hartu dugunean, prozesuen inpaktu baldintzak optimizatzea izan dugu jomuga. Mekanizazio ekologikoko teknologien proiektuak, esaterako LEPOCUT, ECOSYSTEMS edo SEPMAC, ASPIRATE, fresatze prozesuetan txirbila tresnaren barrualdetik ateratzeko sistemen garapenerako, edo PROLIMA proiektua, kostuaren eta ingurumeneko inpaktuaren kontzeptuak aintzat hartuta fabrikazio prozesuetan sartzen diren produktuen bizitza zikloa kudeatuko duen eredua eta eredu horren euskarria garatzeko.  ENEPLAN, produktuen fabrikazio prozesua optimizatzeko. Horretarako, fabrikazio baldintzak aukeratuko dira hainbat parametroren arabera, esaterako honako hauen arabera: kalitatea, prozesu denbora, ekoefizientzia edo kostua.

Manufacturer of the Year saria, Technological Award lehiaketa ospetsuan lortua, bai kategoria absolutuan bai "Green Manufacturing" kategorian.

ErP direktibarekin lotuta makina-erremintaren sektorea autoerregulatzeko izan den ekimenean eta makina erreminten efizientzia araua lantzen ari den ISO taldean parte hartu dugu, eta parte hartze horri esker eremu horretan dauden erabakigune nagusietan gaudela esan dezakegu. Horrek, gainera, agerian uzten du IK4-Idekok fabrikazioko iraunkortasunaren alde beti egin dugun apustua.
 
Sello BlueCompetence. Makina-erremintaren sektoreko ekimen europarra, iraunkortasunarekin lotuta, erabilpenean oso efizienteak diren makinen diseinuarekin, lehengai ekologikoen kontsumorako orientazioarekin eta ebaketa eta hozte fluidoen erabilera optimizatuarekin dugun konpromisoa azpimarratzeko, eta fabrikazio prozesu iraunkorra.

    KATEGORIAK