Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Ikasketen alorraren eta enpresa munduaren arteko harremanak bultzatzeko saria

Ikasketen alorraren eta enpresa munduaren arteko harremanak bultzatzeko saria

Joan zen ostiralean, Otsailak 10, estatuan liderra den makina-erreminten fabrikatzaile DANOBATGROUPek TECNUNeko lanik hoberena saritu zuen unibertsitatea eta enpresa elkarrengana hurbiltzeko asmoarekin

Ikasketen alorraren eta enpresa munduaren arteko harremanak estutzeko asmoarekin, DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikatzaileak TECNUNen –Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola– Industria Ingeniaritzako Masterra egiten ari diren ikasleek garatu duten proiektu industrialik hoberena saritu du.

Ildo horretan, TECNUNeko ikasleei aukera eman zaie proiektu teknologiko bat lantzeko, estatuan liderra den makina-erreminten fabrikatzaile DANOBATGROUPen instalazioetan, eta IK4-IDEKO ikerketa zentroan, non produktu eta teknologiarik aurreratuenekin eta berritzaileenekin kontaktuan egon ahal izan baitira.

Esperientziari esker, benetako industri ingurunea ezagutu ahal izan dute bertatik bertara, sektorean garapen profesional sendoa eskuratzeko ateak ireki baitzaizkie.

Ikasketetan egindako bidean, ikasleek DANOBATGROUP eko eta IK4-IDEKOko profesionalen laguntza eduki dute. Haiengandik prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskuratu dute, fabrikazio sistema automatizatuen, robotika industrialaren edo doitasunezko diseinu edo ingeniaritzaren gainean.

Ikasleek enpresak planteatu dien arazo bati aurre egin behar izan diote eta irtenbide bat proposatu arazo horretarako, epaimahai baten aurrean defendatzeko. Epaimahaia beren ikastetxeko irakasleek, DANOBATGROUPeko profesionalek eta industri talde gipuzkoarrean berrikuntza eragiten duen  IK4-IDEKO ikerketa zentro teknologikoko ikertzaileek osatuta zegoen.

2015eko abenduan, DANOBATGROUP ek eta TECNUNek lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten, ikasleei mundu profesionalean sartzen laguntzeko eta ikasgelan eskuratutako ezagutzak garatu eta benetako fabrikazio inguruneetan aplikatzeko aukera emateko. Lankidetza hitzarmen horren barruan sartzen da saria.

Sari horiek –edizio honetan 64 lagunek parte hartu dute– Masterreko ikasleen bikaintasunezko prestakuntza indartzea dute helburu.

Egitasmoari esker, etorkizuneko ingeniariak konturatu daitezke zer garrantzitsua den prestakuntza ona eskuratzea makina-erreminten etorkizuneko erronkei arrakastaz erantzuteko, ikasleengan, besteak beste, talde lana, sormena eta analisirako ahalmena sustatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzeko

NABARMENDUTAKO BERRIAK