ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4 lantoki gogokoena ikertzaile gazteentzako Prestik azokan

IK4 lantoki gogokoena ikertzaile gazteentzako Prestik azokan

IK4 da gaur egun lehentasunezko lantokia Euskadin ikertzaile-karrera egin nahi duten gazteentzat, eta hala egiaztatu du euskal Aliantza Teknologikoak duela gutxi Bizkaiko gazte enpleguaren azokan Prestik izan duen parte-hartzearen ondoren. Azoka hogeita hamar urtetik beherako 10.000 gaztek baino gehiagok bisitatu du eta 500 topaketa eta lan-elkarrizketa baino gehiago egin dira bertan.

IK4ren standan bertan aurkeztu den eskaintzak ehunka pertsona erakarri ditu, hala ikertzaile-karrera emigratu gabe egin nahi duten LHko edo Unibertsitateko ikasle gazteak, nola berrikuntzan oinarritutako IK4ren negozioekin lankidetza aukerak bilatzen dituzten gazte saiatuak.

IK4k interesa piztu du, ez bakarrik Bizkaiko Teknologia Parkeko Gaiker-IK4ren instalazioetan lana lortzeko aukera errealarengatik, baita Aliantza osatzen duten Euskadi guztiko 9 teknologia zentroek eskainitako ikertzaile-karrerak ezagutzeko aukerarengatik ere.

Era berean, Prestiken egoteak aukera eman dio IK4ri geroko ikertzaileentzako erreferentzia izango den teknologia-aliantzaren estatusa bermatzeko, bere zentroetako lan eskaintzei egokitzen zaizkien profilak bilatzeko eta talentu-erakartze horretan profil profesional interesgarriak biltzeko.

Azokan IK4ren arduradun izandako Iñigo Icazaren hitzetan, IK4k “arrakasta biribila” izan duela esan daiteke, bai haren standera gerturatu den gazte-kopuru handiagatik, bai eta lortutako nagusitasunarengatik ere. Iñigok belaunaldi berrien “gaitasun aparta” eta haien “lanerako grina handia” nabarmendu ditu, gazteek lan-merkatura sartzeko dituzten zailtasunek, azokan bertan egiaztatu bezala, “zapore gezamina” utzi badiote ere.

    KATEGORIAK