Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IdekoLean metodologia Espainiako...

IK4-IdekoLean metodologia Espainiako...

IK4-Ideko Lean metodologia Espainiako empresa fabrikatzaileen lehiakortasuna bultzatzeko egokia den ikusteko egiten ari den ikerlan europar batean parte hartzen ari da

IK4-Ideko, industriako fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa, Lean metodologiari buruzko ikerlan bat gidatzen ari da Espainian. Ikerlana fabrikazioko industrietara bideratuta dago eta ingurune lehiakorrago bat garatzen laguntzeko eta Lean metodología hobeto ulertarazteko asmoz egiten ari da.Berrikuntza teknologikoarekin zein bestelako berrikuntzarekin duen konpromisoari leial izanik,IK4-Idekok Lean metodologiaren alde egiten du, enpresen antolaketan berrikuntza eta haien lehiakortasuna handitzea ekar ditzakeelako, balioa sortzera eta alperrikako gastuak murriztera nabarmenki bideratuta. Horrexegatik animatu da IK4-Ideko Milango Politeknikoak gidatzen duen proiektu europar honetan parte hartzera.

Ikerketan Lean metodologia ezartzeak ekar ditzakeen onurak, zailtasunak etab. aztertuko dira. Hitz batean, ikerketarekin lan egiteko ikuspegi hau arrakastaz ezartzen lagunduko diguten urratsak lortu nahi dira, enpresaren lehiakortasuna bultzatzeko eta helburu estrategikoak lortzeko.

Horretarako IK4-Idekok manufaktura lanetan diharduten empresa guztiak gonbidatzen ditu ikerlanean parte hartzera. Proposamen horrek ez dauzka helburu komertzialak, eta ikerlanean parte hartzen duten erakundeek parte hartzearen ordainez Espainian egindako ikerketaren emaitzak jasoko dituzte. 
Horretan interesa duten erakundeek formularioa bete dezakete uztailaren 30a baino lehen. Galdera sorta esteka honetan aurki dezakete: http://www.lean.polimi.it/survey-espana.php .

Beste edozein informaziotarako, edo Lean Ikerlanaren gainean zalantzaren bat argitu edo galderarik egin nahi izanez gero, Idekoko Produkzioaren Gestioaren departamentuko Ivan Martinezekin harremanetan jar zaitezkete 943 748 000 (luzapena: 1024) telefono zenbakira deituta edo helbide elektroniko honetara idatzita: estudio.lean@ideko.es

Ikerlana amaitu eta gero, bere emaitzen laburpena argitara emango dugu aldizkari honetan (IMHE) eta parte hartzaileek informazioa osorik eskuratuko dute bere posta elektronikoaren bitartez.
Konfidentzialtasuna: parte hartzen duten enpresen izenak isilpean gordeko dira, informazio hori Datuen Konfidentzialtasun eta Babesari buruz Ideko-IK4n dagoen politikaren menpe baitago, Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK