Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Ik4-Idekoko ikertzaileak estereo- fotogrametrian oinarritutako 3D ikuspegi sistema bat aurkeztu dute

Ik4-Idekoko ikertzaileak estereo- fotogrametrian oinarritutako 3D ikuspegi sistema bat aurkeztu dute


Ik4-Idekoko ikertzaileak Pragara bidaiatu zuten, MATAR 2012, 9º nazioarteko konferentzian parte hartzeko. Konfentzi honetan Erraminta-makina, automozioa, robotika eta teknologia dira lantzen diren gai nagusiak.


Dimentsio handiko osagaien lerrokatzea, prozesu luzea, zaila eta garestia da makina-erreminta sektorean. Lerrokatze prozesu honek bi pausu ditu: geometriaren karakterizazioa eta ondorengo lerrokatzea.

Gaur egun prozesu hau kualifikatutako langileek eskuz egiten dute, hainbat ordu edo egun behar izaten dituztelarik. Gainera, eskuz egiten den prozesua izanik, lerrokatze desegoki bat egiteko arriskua handia da. Artikulu honetan estereo- fotogrametrian oinarritutako 3D ikuspegi sistema bat aurkezten da, dimentsio handiko osagaien lerrokatze egoki bat automatikoki egiaztatzeko eta zuzenketak egiteko behar den lehengai kopurua kalkulatzeko gai dena. Piezen lerrokatze prozesuan denbora murrizteko irtenbide honen ahalmena, fresatze pilotuaren bi kasu praktikotan frogatzen da.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK