ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-Idekoko

IK4-Idekoko

Jardunaldi honetan planteatu egin zen maila handiko metrologia eramangarrian eta kontakturik gabekoan kalteak ikuskatzeko teknikak eta metodologiak eta agertzen hasi diren soluzioak aztertzeko premia.

Pasa den otsailaren 24an CREA erakundearen Ekitaldi Aretoan (CREA Eraikina, Ranillas hiribidea, 20. 50018 ZARAGOZA) foro teknologiko eta enpresarial bat egin zen "neurri handiko produktuen fabrikazioaren eta ikuskapena"ren gainean, honako hauek antolatuta: SAMCA Katedra (CPS-I3A), Zaragozako Unibertsitatearen Aragoiko Ingeniaritzako Ikerketetarako Institutua, IDEKO-IK4 Zentro Teknologikoa eta Aragoiko Enpresarien Konfederazioa (CREA)Zentroak ekitaldi horretan parte hartu zuen "Produktu handien fabrikazioan gaur arte dagoen guztia" izeneko lana aurkeztuta. Mikel Zaratain GordoaIK4-Idekoko Garapen Zientifikoaren arduradunak eman zuen lan horren berri.IK4-Ideko ere izan zen "Kalteen ikuskapenaren I+G+b" ari buruzko mahai ingurua gidatu zuena. Hain zuzen ere, Alberto Mendikute Ikuskapen eta Neurketari buruzko ikerketa Linearen gestorea arduratu zen horretaz. Mahai inguruan aukera egon zen NDT eremuaren barruan zientzia eta teknologiarekin lotuta egin eta argitaratu den guztian izan diren aurrerapenak ezagutzeko, agertzen hasi diren ikuskapen teknika ez suntsitzaileekin eskainitako aukera berriak batera jarrita, esaterako termografia aktiboa osagai metaliko eta konposatuetan akatsak ukitu gabe ikuskatzeko, EMAT transduktoreak metaletan kontakturik gabeko ikuskapen ultrasonikoak egiteko, aeronautikako sektorean ikuskapen ultrasonikoak egiteko aplikazio berriak, bai eta ikuskapen termografikoko metodologien aplikazioa balio erantsi handiko osagaien neke saiakuntzak optimizatzeko lanetan.
Sektore eolikoan, ontzigintzan, aeronautikan eta trengintzan osagaiak gero eta handiagoak egiteko joera dago. Balio erantsi handiko produktu eta osagai horiek ezagunak dira kalitate aldetik ahalik eta eskakizun zorrotzenak dituztelako eta hondamendirik edo ustekaberik eragin dezakeen akatsik ez dutelako. Horretaz aparte, horien moduko osagaien fabrikazioak produkziorako bitarteko handiagoak eskatzen ditu, zehaztapena berdinarekin baita handiagoarekin ere. Linean pieza handien neurketa geometrikoa egiteko soluzio gutxi dagoela ikusita, prest jartzeko eta mekanizaziorako aplikatzen diren prozesuak urruti daude modu optimoan lan egitetik eta benetako produktibitate kotak nabarmenki mugatuta daude. Era berean, gero eta handiagoak diren makina erremintekin lan egiteko dagoen joera dela eta, lor daitekeen zehaztasun bolumetrikoa gero eta sentikorragoa da errore iturriekiko, esaterako dilatazio termikoek edo deformazio mekanikoek eragindako erroreekiko. Horren ondorioz beharrezkoa ikusten da egoki diren beste metodologia produktibo eta teknologiko batzuk garatzea zehaztapena handitze aldera eta, horrekin, zehaztapen, kalitate eta produktibitateari dagokienez balio erantsi eta neurri handiko piezen fabrikazioan dauden eskakizun handiagoei erantzun ahal izateko.

    KATEGORIAK