Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOk parte hartzen duen proiektu bat Berikuntzako DIN Sariarekin saritu dute.

IK4-IDEKOk parte hartzen duen proiektu bat Berikuntzako DIN Sariarekin saritu dute.

IK4-IDEKOko Produkzioaren Kudeaketa lerroak parte hartzen duen In Time proiektua, DIN Sariarekin (Alemaniaren Normalizaziorako erakundea) saritu dute Hannover-ko Azokan, beste bi proiektu berritzailerekin batera.

IK4-IDEKOk parte hartzen duen In Time proiektuaren helburua, eskariak entregatzerakoan fidagarritasuna hobetzea da. In Time proiektuaren emaitzen aplikazioaren bidez enpresek lortzen dituzten hobekuntza nagusiak ondorengoak dira: (1) entrega- epearen fidegarritasuna handitzea, (2) produkzio kostuak gutxitzea eskariaren betetzean komunikazio eta eskariaren barne-kudeaketa hobeagoarengatik, (3) koordinazioa hobetzea eta azkenik (4), baliabideen esleipena hobetzea prezioan bakarrik oinarritzen ez den hornitzaileen eskarien hautaketaren bidez. Aipatutako hobekuntza guzti hauen ondorioz, lehiakortasuna handitzea lortzen da.

InTime proiektuaz gain, beste bi proiektu ere saritu dituzte DIN Sariarekin. Lehenengoa, etxe-zerbitzuekin erlazionatuta dago, aldaketa demografikoaren testuinguruan mikrosistemen teknologiak duen ahalmenarekin. Besteak, birsotze-medikuntzan giza-ehunekin lan egiterakoan sortzen diren arriskuen kudeaketa lantzen du.

Hiru proiektuak, berrikuntzako DIN Sariarekin saritu ziren 2013ko apirilaren 9an egin zen Hannover-ko Azokaren Teknologiaren Transferentziaren Topagunean. Arau eta zehaztapenek egoera bat dokumentatzen dutela egiaztatzeaz gain, merkatu berrietara bideak zabaltzen dituztela eta benetan berritzaileak izan daitezkela erakustea da sari honen helburu nagusia.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK