Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOk manufacturing arloko azken garapenak aurkeztuko ditu 28.BIEMH azokan

IK4-IDEKOk manufacturing arloko azken garapenak aurkeztuko ditu 28.BIEMH azokan

IK4-IDEKOk manufacturing aurreratuan egin dituen azken garapenak aurkeztuko ditu Barakaldon ekainaren 2tik 7ra egingo den Makina Erremintaren Biurteko Nazioarteko Azokaren 28. edizioan, Makina Erreminta arloko europako azokarik garrantzitsuenean.

Teknologia Zentroaren stand-a aurreko edizioan bezala IK4-TEKNIKERekin partekatuta egongo da, IK4 Aliantzako bere bazkidea denarekin, eta C06 eta D05 pasilloetan kokatuko da 1. pabiloian.

Modu honetan nazioarte mailako makina-erreminta sektoreak IK4-IDEKOk fabrikazio teknologien eta industria produkzioaren arloan aurkeztuko dituen berrikuntzak ezagutzeko aukera izango du. Bisitariek Ikuskaritza eta Neurketa, Makinen dinamikak eta Jasangarritasunaren arloko azken garapenak eta teknologiak ikusi ahal izango dituzte besteak beste.

Zentroak fabrikazio jasangarrian duen eskaintzaz gain, mekanizazio prozesuetako bibrazioak konpontzeko oso-osorik IK4-IDEKOn garatu diren ekipamenduak aurkeztuko ditu.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK