Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOK Magdeburgon Lotura adimendunen inguruko azken aurrerapenak aurkeztu ditu

IK4-IDEKOK Magdeburgon Lotura adimendunen inguruko azken aurrerapenak aurkeztu ditu

 IK4-IDEKOk zurruntasun baxuko materialak fabrikatzeko lootura adimendunen inguruko INTEFIX proiektuaren Batzar Orokorrean parte hartu du Magdeburgon.

Helburu nagusia lotura adimendunak erabiltzearen bidez mekanizazio prozesuen errendimendua areagotzea da, prozesua monitorizatu, kontrolatu eta egokitzeko aukera izanda doitasuna, kalitatea eta kosteak murriztea lortu baititzakegu.

IK4-IDEKOk proiektuaren lehenengo urteko aurrerapenak aurkeztu zituen Magdeburgon, zentro teknologikoa lantzen ari den bi lan-paketeetan. Lehenengo arloa aeronautika sektoreko aluminiozko egitura piezei bideratutako lotura adimendunen garapenarekin lotuta dago, eta bigarren arloa balio erantsi handiko pieza ertain/handietara bideratutako lotura adimendunen garapenarekin du zerikusia.

Lehenengo arloari dagokionez, Jose Luis Lanzagorta doktoreak aeoronautika sektoreko aluminiozko piezen deformazioan sortzen diren tentsio hondakinen efektuak aurkeztu zituen, eta hauek nola minimizatu edo murriztu lotura adimendun berritzaile hauen diseinu eredu berrien bidez.

Bigarren lan-paketean Mikel Zatarain doktoreak dimentsio handiko piezen posizionamenduaren inguruko azken berriak aurkeztu zituen. Lotura berri hauetan fotogrametria sistema aurreratuak inplementatzeari buruzko azken berriak aurkeztu zituen. Aurrerapen guzti hauek mekanizatu beharreko material kantitatea gutxitu eta hauen doitasuna hobetzea eragingo dute.

Proiektu honen lidergoa  IK4-TEKNIKER-ek du eta Europar Batasuneko 7. makro programan kokatzen da eta I4MS iniziatibaren parte da. Bileran proiektuaren bazkide guztiek parte hartu zuten,  guztira 22  enpresa edo teknologia zentro parte-hartzaile, eta proiektuan jarraitu beharreko hurrengo  urratsen inguruan aritu ziren.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK