Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOk Etorkizuneko fabrikazio prozesuen energia-eraginkortasuna hobetzeko, erreminta bat garatu du

IK4-IDEKOk Etorkizuneko fabrikazio prozesuen energia-eraginkortasuna hobetzeko, erreminta bat garatu du

ENEPLAN proiektuaren baitan, 2013ko urtarriletik aurrera, METACAM erremintaren garapenean ariko da patzuergoa, ekoeraginkortasun terminoetan produkzio plana optimizatzea ahalbidetuko duen erreminta. Etorkizuneko prozesu, makina eta produkzio planten ekoeraginkotasuna hobetzera bideratutako teknologia aurreratuen erabileran lagunduz eta sustatuz lan egiten du IK4-IDEKOk.

ENEPLAN proiektuak, prozesuen simulazioa eta modelaketa, bere bizitza-zikloaren ebaluazioa eta produktu baten fabrikazioan aplikagarri diren hainbat teknologien energia-eraginkortasuna konparatzea ahalbidetzen duen META-CAM izeneko erreminta baten sorrera suposatzen ditu, prozesua optimizatuz hainbat parametroren arabera, hala nola, kalitatea, prozesuaren denbora, ekoeraginkortasuna edo kostua.

Aeronautikan, automozioan eta elektro-tresnen industrian erakusketak egiten ari dira sektore hauetako energia optimizatzeko.

Proiektu hau, ECOFACTORY kategoriaren baitan dago, Factory of the Future izendatutakoenen artean eta fabrikazio prozesuen berrikuntzan zentratzen da prozesuen ekoeraginkortasunaren hobekuntza lortzera bideratutako teknologia aurreratuen erabileran lagunduz eta sustatuz. 17 bazkide ditu guztira eta fabrikazio teknologien ikerketan erreferente diren hainbat industria-sektore, unibertsitate eta zentro teknologiko daude ordezkatuta bertan.