ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk enpresekin zuzenean dituen kontratuek %7ko hazkundea izan dute, diru-sarrera guztien %65a delarik.

IK4-IDEKOk enpresekin zuzenean dituen kontratuek %7ko hazkundea izan dute, diru-sarrera guztien %65a delarik.

Elgoibarko Zentro Teknologikoak, Fabrikazio Aurreratuan erreferentea denak, 7,8 milioitako sarrerak izan zituen 2014an.

Saiakuntza ez-suntsitzaileak egiteko laborategi berria inauguratuko du aurten.

IDEKOko batzar orokorreko argazki bat

IK4-IDEKOk enpresa pribatuekin izan dituen kontratu zuzenek %7ko hazkundea izan dute 2014an, negozio bolumenaren %65 izatea ekarri duelarik. Euskadiko enpresek I+G+b-ren alde egin duten apustuaren ondorioz, zentro teknologikoak 7,8 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen 2014an.

Balantzea, gaur arratsaldean IK4-IDEKOk Elgoibarren egin duen urteko Batzar Orokorrean aurkeztu du. Zentro teknologikoak, Fabrikazio Aurreratuaren ikerketa aplikatuan dituen egiaztagiriak ezagutzera eman ditu Euskadiko erreferente gisa.

“Emaitza positibo hauek ez dira kasualitatearen emaitza izan. Merkatura bideratutako I+G+b-ren garapenean egindako ahaleginaren eta enpresekin harremanetarako eredu propioa sortzeko jarritako gogoaren ondorio izan dira, teknologia eraginkortasun handiarekin transfereitzea ahalbidetu dutenak” azpimarratu du IK4-IDEKOko zuzendari nagusia den Ramón Uribe-Echeberriak.

Zentro teknologikoak erreminta propioak ditu enpresekin dituen harremanak sendotzeko, adibide gisa aipatu daitezkeelarik Adimen Lehiakorraen eremuan egin duen apustu irmoa edota epe ertain/luzerako dituen lankidetza planak, enpresekin aliantza estrategikoak sortzea edota lehiakortasuna handituko duten proiektu berritzaileen diseinua ahalbidetuko dutenak.

Produkzio enpresek dituzten eskaeren lankidetza estuaren baitan, zentro teknologikoak moteltze aktiboaren teknologia merkaturatu du makina-erremintaren sektorean. Teknologia honek, mekanizazio prozesuan bibrazioak ezabatzen ditu, mundu mailan lehena delarik. IK4-IDEKOk Fabrikazio Aurreratuan erreferente bihurtzeko duen estrategiaren baitan koka dezakegu garatutako teknologia hau. Teknika berritzaile multzo batekin, I+G+b-tik eratorritako teknologiak azkar trasnferitzen dira produzkio prozesu errealetara.

Instituzioetan aktibo, formazioarekin konprometituta

Enpresa ehunerakin hartuta duen konpromisoa ez ezik, IK4-IDEKO gogotik ari da bere ikerketa jarduera propioak etengabe garatzen, berrikuntza teknologikoan aurrera egiten eta bere profesionalen prestakuntza teknikoa areagotzen errazago izateko.

Helburu horiek lortzeko, zentroak zeregin aktiboa dauka administrazio guztiek, tartean Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasunak edo Administrazio Zentralak, I+G alorrean laguntzeko dituzten programa nagusietan.

Zehazki, IK4-IDEKO ikerketa bultzatzeko esparru gisa abiarazitako Horizonte 2020 programa europar berriak finantzatutako hiru proiektutan parte hartzen ari da, zeinak zentroaren diru sarrera nagusien %15 ematen baitio.

IK4-IDEKOk I+G+B alorrari laguntzeko ekimenetan parte hartzeagatik eskuratzen dituen diru sarrerak guztirakoen %35 dira, eta enpresei transferitzeko modukoak diren ezagutza eta teknologia berrien gaineko prestakuntza, espezializazioa eta garapena sustatzera bideratu dira.

“Konbinazio honekin, orekan egotea funtsezkoa baita, I+G+B alorreko jarduerari etengabe eutsi ahal zaio eta enpresa ehunari balio emango zaiola ziurtatu ere bai”, azpimarratu du Uribe-Echeberriak. Eta IK4- IDEKOren “giza kapitala” balioetsi du, zentroak unibertsitateekin, ikerketa zentroekin eta nazioartean lehen mailakoak diren enpresekin elkarlanean ikerketak egiteko funtsezko elementutzat.

Patente berriak

Zentro teknologikoaren ikerketa lanari esker bi patente berri lortu ahal izan dira 2014an, eta bi patente berri horiekin 20 dira zentro teknologikoak martxan dituen patenteak. Argitalpenei dagokienez, IK4-IDEKOk 7 artikulu argitaratu ditu indexatutako aldizkarietan eta 11 artikulu kongresuetan, dibulgazio pieza ugariez gain.

Erronka berrien urtea

Zentro teknologikoak Fabrikazio Aurreratuan erreferente izateko aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa hartuta egiten dio aurre 2015ari, horretarako ikerketa lerro estrategikoak –Dinamika eta Kontrola; Neurketa, egiaztapen eta ikuskapen zerbitzu aurreratuen arloa, eta saiakuntza ez-suntsitzaileak (NDT)– indartzeko balio duten jarduketak eginez.

Azken eremu horretan, IK4-IDEKOk aurten laborategi berri bat inauguratuko du, jauzi kualitatiboa eginez zentro teknologikoaren posizionamenduari eta eskari handia izango duela aurreikusten den arlo bati erantzuteko ahalmenari dagokienez.

    KATEGORIAK