Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOk enpresekin lankidetza indartsuarekin amaitu du 2013 urtea

IK4-IDEKOk enpresekin lankidetza indartsuarekin amaitu du 2013 urtea

7,9 milio euroko diru-sarrerak lortu ditu  I+G+b proiektuekin.

Etengabeko bilakaeran dagoen ingurune honetan, gure malgutasunak eta enpresa-ehunaren beharrei egokitzeko gaitasunak eragin dute enpresekin kontratupean lortutako proiektuak aurreko ekitaldikoak baino %5 gehiago izatea. 2013 ekitaldian zehar kontratupeko 165 proiektu landu ditugu guztira.

IK4-IDEKOk Ohiko Batzar Orokorra ospatu du.

Zentro Teknologikoak negozio zifra osoa areagotu du %1eko hazkundearekin eta guztira 8,8 milioi euroko diru-sarrerekin. Kopuru horretatik 7,9 milioi I+G+b proiektuetatik etorri dira, %60 enpresekin egindako proiektuetatik eta %40 hainbat instituzio publikoren finantziaziotik.

Diru-sarrera hauek gure gaikuntzarako eta espezializaziorako erabili dira, ezagutza eta teknologia berriak garatzera bideratutako ikerketa proiektuak garatuz, gero enpresetara transferituko direnak. Ikerketa eta berrikuntza konbinazio orekatu honek I+G+b aktibitatearekin jarraitzeko aukera ematen digu, denboran zehar mantenduz  eta enpresek eskatzen duten balio ekarpena eginez.

Aipamen berezia merezi du Europar arloko ikerketan dugun ibilbideak, IK4-IDEKO osatzen duten 100 langileei esker lortu da unibertsitate, ikerketa-zentro eta goi mailako enpresekin lankidetzan ikerketaren aktibitateari eustea. 2013an 4 proiektu berri onartzea lortu da eta beste proiektu europarrekin batera gure I+G aktibitatearen %15 izatera heldu dira. Bestalde arlo nazionalean eta autonomikoan, Zentro Teknologikoak 4 ETORTEK, 7 ETORGAi, 19 GAITEK, 4 INNPACTO ETA 3 CDTI proiektutan parte hartu du 2013an.

Ikerketa eta garapeneko gure lanari esker, bi patente berri eskatu ditugu, eta gure zentroaren patente aktiboak 20 izatera heldu dira. Bestalde, ikerketa aktibitateak publikazioen alorrean ere emaitzak eman ditu; indexatutako aldizkarietan 16 artikulu eta kongresuetan 8 artikulu aurkeztu ditugu eta horietaz gain dibulgazioko hainbat artikulu ere bai.

Gure bezeroekiko gertutasuna eta urte guzti hauetan beraiekin izan dugun harreman eredua dira IK4-IDEKOren identitate zeinua. Lan egiteko modu honek gure bezeroa eta bere beharrak sakonki ezagutzera eramaten gaitu.

Horrela itxi dugu urtea, enpresa-ehunari  eta gizarteari orokorrean eragiten dion testuiguru zaila izanik ere urte positiboa izan dela uste dugu, eta iniziatiba berriekin eutsiko diogu datorrenari.