ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk DANOBATGROUPek trenaren sektorean lortu dituen kontratuetan parte hartzen du

IK4-IDEKOk  DANOBATGROUPek trenaren sektorean lortu dituen kontratuetan  parte hartzen du

DANOBATGROUPek 103 milioi euroko eskariak lortu ditu eta hauek Espainiako makina-erremintaren sektoreak bere historian izan dituen zifra errekorrak dira. IK4-IDEKOk laguntza teknologikoa eskainiko du garapen arloetako batzuetan.

DANOBATGROUPek, makina-erremintaren sektorean lider nazionala eta MONDRAGON Korporazioko kidea den kooperatiba taldeak, bi kontratu izenpetu ditu meatzaritzaren sektorean mundu mailan liderrak diren Australiako bi enpresa ospetsurekin. Lehenengo kontratua bagoien

bogiea eta wheelset-a (muntatutako ardatzak) zaintzeko eta konpontzeko giltza eskurako tailer bat hornitzeko da, eta, bigarrena, berriz, muntatutako ardatzak zaintzeko lerro automatiko baterako. Bata zein bestea, meategiaren eta portuaren arteko garraioa egiten duten bagoietarako dira. Era berean, DANOBATGROUPek hirugarren kontratu bat itxi du Indiako IRCON etxerako. Kontratu horren bitartez lerro automatiko bat hornituko da bidaiarien trenetako muntatutako ardatzen fabrikaziorako.

Hiru kontratuak, guztira, 103 milioikoak dira,  DANOBATGROUPek orain arte izan duen eskari zifrarik handiena, eta horri esker datozen urteetarako aurreikuspen bikainekin itxi ahal izango dute ekitaldia.

En total, los tres contratos suman un importe de 103 millones de euros, con los que  DANOBATGROUP consigue un récord histórico de pedidos y le permite cerrar el ejercicio con excelentes perspectivas para los próximos años.

Sektorera espezializatutako ikuskaritza automatizatuko soluzioak eta linearen kontrol integralerako softwarea, dira proiektu horietako bi teknologia gakoak, eta IK4-IDEKOk aktiboki parte hartuko du horien garapenean. Azken urteetan IK4-IDEKO eta DANOBATGROUPeko lan-talde mistoek  koooperatibako produktuen garapen planen baitan elkarrekin landutako arloak baitira.

Australiarako proiektuekin erantzuna ematen zaio meatzetako trenen mantentze lanak egin ahal izateko tailer automatizatuen gero eta eskari handiagoari; izan ere, tren horiek, gehienetan, ustiatze lekutik gertu egoten dira, iristen zailak diren lekuetan, eta, beraz, ez da eskulanik hurbil egoten. Instalazio horietan beharrezkoa izaten da osagai guztien muntaketa, konponketa, ondorengo muntaketa eta azken ikuskapena erabat automatikoki egitea.

Gainera, honelako proiektuetan beharrezkoa izaten da ekipamenduak –kasu batean, 28, eta, bestean, 22- manipulaziorako gailu robotizatuekin eta lerro osoaren kontrol integralerako sistema informatikoarekin integratzea, eta horregatik, esan genezake tailer hauek direla munduan dauden instalaziorik aurreratuenak trenaren funtsezko osagaietan, bogie eta muntatutako ardatzetan, mantentze lanak egiteko.

25 urtetik gorako esperientzia duen Elgoibarko Teknologia Zentroak, bere aktibitatea  sektore estrategikoetako fabrikazio teknologietara bideratu du, hala nola trengintza, energia, aeronautika eta automozioko sektoreetara. Proiektu hauekin, IK4-IDEKOk indartu egingo du ikuskaritza eta neurketa, software adimenduna eta produkzio sistemak ikerketa lerroekin egindako apustua, eta balioa emango dio bere erronka estrategiko nagusiari; inguruko enpresei merkatu globalean lehiakorrak izaten lagunduko dien soluzio berritzaileak garatzen laguntzea.

    KATEGORIAK