Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOk bi proiektu aurkezten ditu Brokante teknologikoan

 IK4-IDEKOk bi proiektu aurkezten ditu Brokante teknologikoan

IK4-IDEKO, Brocante Tecnológica azokan egon da goizean zehar. Ekimen honen helburu nagusia, elkar-lankidetzan izandako ekintzailetzaren bidez, teknologia-proiektu eta negozio aukerei etekina ateratzea izan da.  IK4-IDEKOren kasuan, bi proiektu aurkeztu dira; makina-erremintarako seinaleak eskuratu eta prozesatzeko plataforma bat (IKDAS) eta motelgailu aktiboak.

Bi proiektuek interes handia piztu dute bertaratutakoengan eta galderen txandaren ondoren, zentroko ikertzaileek egondako zalantza guztiak argitu dituzte garatutako bi erakusgaiak fisikoki ikusgarri egon diren erakusketa gunean bertan.

MONDRAGONeko BAC-ek antolatutako azoka, gaur, 2013ko urtarrilaren 23an izan da, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko H-ENEA / Linving Lab-en egoitzan.

Brocante Tecnologica azokak, negozio berriak abiarazteko markoaren barruan, beharrizan osagarriak dituzten enpresa eta entitateak biltzeko balio izan du.