Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOk beste urte batez parte hartuko du UPV/EHUko Makina-Erremintaren ikasgelan

IK4-IDEKOk beste urte batez parte hartuko du UPV/EHUko Makina-Erremintaren ikasgelan

Bikaintasuneko formazioari laguntza eman eta ezagutza tekniko eta zientifikoen transmisioa sustatzeko helburuarekin, IK4-IDEKO beste urte batez ere presente egongo da Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko (UPV/EHU) Makina-Erremintaren ikasgelan.

Ikasgelak edukiko duen eskola-programaren barruan, IK4-IDEKOko Dinamika eta Kontrola lerroko ikertzaileek parte hartuko dute makinaren diseinua, kontrola eta erabileraren gaineko ikastaro aurreratuan, azaroaren 3, 9 eta 11n.

Zehatzago, zentro teknologikoko adituek emango duten formazioa elementu mekanikoen gainekoa izango da, eta besteak beste, honako alderdiak landuko dituzte: kalkulua, boladun torlojuen aukeraketa, motorrak eta erregulatzaileak makina-erremintan.

Gainera, IK4-IDEKOk parte hartuko du txostenen atalean ere. Bertan eskainiko dituzte I+Garen eta zaintza teknologikoaren kudeaketaren gaineko hitzaldiak.
Makina Erremintaren ikasgela, 2008an inauguratua, UPV/EHUren Makina-Erremintan aditu titulua garatzen den espazioa da.

Aipagai dugun tituluak gaitasunak eskaintzen dizkie ikasleei arrakastaz integratu daitezen euskal ehun industrialarentzat estrategikoa den makina-erreminta sektorean garatzen diren I+G+b proiektu handietan.

NABARMENDUTAKO BERRIAK