ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-Idekok aktiboki parte hartu du AIC-k antolatutako Project Leader Programa Aurreratuan

Pasa den urtarrilaren 27an hasi zen kustso honen 2. edizioa.

Ikastaroaren helburu nagusia, profesionalei beharrezko erremintak eta trebetasunak eskaintzea da, gero eta dinamikoagoak eta berritzaileagoak diren sektoreetako proiektuen gidaritza egiteko, automozioaren sektorearen kasua den bezala.

IK4-Idekoko kudeatzaileek ondorengo gaiak azaldu dizkiete bertaratutakoei: composite piezen fabrikazioa eta mekanizazioa, balio handiko piezen fabrikazioa eta konponketa laser cladding bidez, artezketa prozesuan esanguratsuenak eta kontuan hartzeko parametroak eta fabrikazio prozesuko piezen ikuskatze eta neurketa dimentsionalen teknologiak.

Azkenik, eta ingurumenarekin errespetuz jokatu eta neurri hezitzaile onenak eskaintzeko helburuarekin, bigarren edizio hau "paperless" edizoa izango da. Ikasle bakoitzak euskarri elektronikoen laguntza izango du ikasketa-esperientzia hobea eta emankorragoa izateko.

    KATEGORIAK