ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk aeronautika sektorean dituen gaitasunak erakutsi ditu Aerotrends-en

IK4-IDEKOk aeronautika sektorean dituen gaitasunak erakutsi ditu Aerotrends-en

IK4-IDEKOk,  BECen urriaren 1etik 4ra egin zen 2013 Industria eta Teknologiaren Gailurraren  markoan parte hartu zuen Aerotrends 2013 aeronautika alorreko saioan. Alianza IK4-ko stand-ean erakutsi ahal izan zituen sektore aeroespazialeko manufacturing arloan dituen ezagutzak eta gaitasunak.

Aurkeztu ziren garapen desberdinen artean azpimarragarria konpresore besoak konpontzeko mekanizazio eta soldadura zelularen diseinu eta fabrikazioaren inguruan egindako lana izan zen, alde batetik beso horien konponketa prozesua automatizatzearen lorpena, giza akatsak eta eskulan gastuak jaitsiz, eta bestetik besoen propietate mekanikoetan hobekuntzak egitea, laser bidezko prozesuei esker berreskuratutako besoek originalek baino fatiga gaitasun handiagoak lortu baitituzte, eta honek hauen bizitza zikloa areagotzea dakar.

Bestalde, IK4-IDEKOk estrategia berri bat aurkeztu zuen lerdeltasun handiko pareta mehetako piezen fabrikaziorako eta produktibitatearen hobekuntzarako, hauen loturak aldatzearen bidez. Egitura aeronautikoek forma konpexuak eta malgutasun baxuko paretak dituzte, eta honi titanioaren gisako makinabilitate baxua gehitzen badiogu, zailtasunak sortzen direa mekanizazio prozesuan. Honen bidez soluzioa eman zaio balio erantsi oso altua duten pieza hauen faktore kritiko bati.

    KATEGORIAK