Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKOk Adimen Lehiakorrera Sarrera Ikastaroaren 5. edizioa antolatu du (INNGUMA ekimena)

IK4-IDEKOk Adimen Lehiakorrera Sarrera Ikastaroaren 5. edizioa antolatu du (INNGUMA ekimena)

Maiatzaren 21ean, goizeko 9etan, Adimen Lehiakorrera Sarrera Ikastaroaren 5.edizioa egingo da IK4-IDEKOren instalazioetan.

Ikastaroaren helburua, INNGUMA esperientziaren berri zuzenean ematea da Adimen Lehiakorrean edo Zaintza Teknologikoan ekimenen bat garatzeko interesa duten pertsona eta erakundeei.

Ikastaroan Adimen Lehiakorraren gaiari sarrera egingo zaio, gai honen inguruan ari diren nazio eta mundu mailako eragile eta erakundeak aurkeztuko direlarik.

Erakunde batean gastu handirik egin gabe AL nola txertatu daitekeen ere azalduko da, INNGUMA software profesionalaren demostrazioa egingo da eta sektore honetan esperientzia duten profesionalekin harreman zuzena izateko aukera egongo da.

Gainera, ikastaroko parte-hartzaileek 2 hilabetez INNGUMA erabiltzeko doako lizentzia izango dute, tresna mugarik gabe erabiltzeko aukerarekin.

Ikastaroa batez ere I+G eta Marketin zuzendariei, Garapen Korporatiboaren arduradunei eta arduradun komertzialei zuzenduta dago. Orokorrean, AL proiektu baten garapenean ari diren edota AL unitate bat martxan jartzeko aholkularitza nahi duten profesional guztiei zuzenduta dago.

Ekimen honek, INNGUMAk Adimen Lehiakorra eta Zaintza Teknologikoa zabaltzeko eta sustatzeko hartu duen konpromiso irmoa berresten du.

Epe motzean izaera aurreratua izango duen bigarren ikastaroaren berri emango dugu, formazio sakonagoa eman eta ALri buruzko ezagutza handitzeko hainbat tailer tematiko egingo direlarik.

Ekitaldi honetan lekua izan nahi badezue, bidali mezu bat info@innguma.com edo bete ezazu INNGUMA.

harremanetako imprimakia.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK