Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-Idekok Adimen Lehiakorraren autodiagnostikoa egiten laguntzen dizu

IK4-Idekok Adimen Lehiakorraren autodiagnostikoa egiten laguntzen dizu

Autodiagnostikoa online bidezko galdetegi bat da eta enpresa batean Adimen jardueraren maila zein  den eta hobetzeko lan-eremuak zeintzuk diren jakiteko aukera eskaintzen du.

Egokitasun mailaren arabera, erabiltzaileek egungo egoera identifikatu eta galdera bakoitzean bere enpresarako duen garrantzia zehazten dute 30 galderei erantzunda.

Gainera, hainbat maila eskaintzen dituenez, erabiltzaileek oharrak, hausnarketak eta hobekuntzarako ideiak  apuntatu ditzakete galdera bakoitzak oharrak egiteko eskaintzen duen eremuan.

Erabiltzaileak erakundearen ikuspegi orokorra izatea gomendatzen da emaitza ez-partzialak lortu ahal izateko. Galdetegia 20 minutuan betetzen da.

Emaitzak ematean, egungo egoeraren aurreikuspenaz gain, landu beharreko eremuak identifikatzen ditu dispertsio eta radar grafikoen bitartez. Gainera, IK4-Idekoko ereduarekin alderatzen da eta lantzea gomendatzen den ekintza eta moduluak identifikatzen ditu.

Azkenik, erabiltzaileak nahi izanez gero, Adimenean aditua den IK4-Idekoko kide batek azterketa zehatzagoa egiteko aukera ere badago, grafikoz osatutako azterketa pdf batean jaso eta erabiltzaileari emailez bidaliko zaiolarik, dohainik.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK