ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO nanoteknologia eta material eta fabrikazio aurreratuei bideratutako KET ekitaldian

IK4-IDEKO nanoteknologia eta material eta fabrikazio aurreratuei bideratutako KET ekitaldian

IK4-IDEKOk Frantziako eta Alemaniako NCPek (national contact points) antolatuta, KET (key enabling technologies), nanoteknologia eta material eta fabrikazio aurreratuei bideratutako KET ekitaldian (Brokerage Event on Key Enabling Technologies in Horizon 2020) parte hartu zuen pasa den urriaren 1ean.

Enpresa topaketa honen helburua, Europako Batasuneko “Horizonte 2020” Ikerketa eta Berrikuntza Programa Markoaren baitan NMBP 82016-2017 lan programazio berria aurkeztea izan da, horrela, partaideen arteko etorkizuneko lankidetzak prestatzeko. Berriki argitaratutako WorkProgramme bianual 2016/2017 argitalpenaren aurrean, ekitaldi honek aukera eman du networking-erako eta enpresa/SME, unibertsitate eta ikerketa zentroetako ordezkariekin harremanetan jartzeko, bai eta etorkizuneko proiektuetarako ideiak kontrastatu eta sor daitezkeen proposamenak identifikatzeko. Proposamenen deialdiak aurtengo 3. hiruhilekoan argitaratuko dira, proposamenak 2016 urtearen hasieran aurkeztu ahal izateko.

Ekitaldia honetan funtsezko teknologiak landu dira. Datozen deialdiak ondorengo gaietara bideratuta egongo dira:

  • Nanoteknologia eta Material aurreratuak
  • Bioteknologia
  • Fabrikazio eta prozesatze aurreratuak
  • Eraikinen Energia Eraginkortasuna (PPP EEB)
  • Etorkizuneko Lantegiak (PPP FoF)
  • Prozesu jasangarriak dituzten Industriak (PPP CHAPITEL) eta “Horizonte 2020” programan definitutako giza-erronkak kontuan izango ditu.

KATEGORIAK