ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-Ideko lotura mekatroniko aktiboen garapenari buruzko proiektu europar batean parte hartzen ari da FP7 programa markoaren baitan.

IK4-Ideko lotura mekatroniko aktiboen garapenari buruzko proiektu europar batean parte hartzen ari da FP7 programa markoaren baitan.

Lotura horien helburua da makina erreminten portaera dinamikoa hobetzea moteltzea handituta eta makinaren loturen zurruntasuna aldatuta.PoPJIM proiektu europarrak, Kontrol moldatzailerako Plug-and-Produce osagaien gainekoa denak, lankidetzan garatzekoa da, eta Europar Batzordeak 2007-2013 epealdian abian jarritako I+G alorreko 7. Programa Markoaren baitan sartzen da. Proiektuaren koordinazioa Suediako KTH zentro ospetsuaren esku dago eta bertan Idekotik aparte Europar Erkidegoko 7 herrialdetako beste 9 erakundek hartzen dute parte. Espainiako bazkide gisa, azpimarratzekoa da SORALUCE Koop. E.ren parte-hartzea, IDEKO-IK4ren partaidetzaz gain.
PoPJIM proiektuan lotura mekatroniko aktiboak garatuko dira ("JIMak") makina erremintetako osagaien loturarako.
Lotura mekatroniko aktiboari esker, mekanizazio lanetan moteltzea eta zurruntasuna egin beharreko mekanizazio lanaren arabera aldatu daitezke.
Orain arte, mekanizazio lanen ezegonkortasuna konpontzeko, ebaketaren parametroak aldatu eta makinaren ezaugarri dinamikoengatik ezarritako baldintzetara egokitu izan ohi dira, baina horrek, askotan, produktibitatea gutxitzea ekarri du. Lotura mekatroniko aktiboekin, ordea, makinaren ezaugarri dinamikoak dira egin beharreko mekanizazio lanaren ezaugarrietara moldatzen direnak.
Lotura aktiboa, funtsean, hauxe da: aurreatezatzeko plaka batzuk, lotura aktiboa aurrez kargatzeko eta makinaren egiturarekin elkartzeko balio dutenak; eragingailu piezoelektriko bat, loturaren aurrekarga aldatzeko; hainbat sentsore, aurrekarga hori neurtzeko; eta material konposite biskoelastikoa, loturari aurrekargaren araberako zurruntasun eta moteltze ezaugarriak ematen dizkiona.
Pasa den urriaren 20an Kick-off meetinga egin zen KTH erakundearen instalazioetan (Kungliga Tekniska Högskolan) Stockholmen (Suedia), eta ekitaldian partzuergo osoak hartu zuen parte, hau da, partzuergoa osatzen duten 6 industriek, 2 zentro teknologikoek eta 2 unibertsitateek.
IK4-Ideko lotura aktiboek bete beharreko baldintzak zehazteaz arduratuko da eta proiektuan zehar helburu gisa egiaztatu beharreko eragiketak erabakiko ditu. Halaber gidatu egingo du lotura aktiboen ereduak sortzeko jarduera, bai eta azpiegiturak uztartzeko tekniken bitartez loturen ezaugarriak makina osoaren ereduaren ezaugarrietara egokitzeko lanak ere. Bukatzeko, garrantzitsua izango da eraikitako prototipoekin egingo diren erakusketetan egingo duen lana.
Proiektu hau txirbil harroketarako prozesuetan bibrazioak desagerrarazteko eta MEF metodologia erabilita egituren diseinu dinamikoa lortzeko Dinamika eta Kontrol linean garatzen ari diren jarduerekin bat datoz erabat.

    KATEGORIAK