Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKO-k Inteligentzia Lehiakorraren inguruko lehenengo jardunaldiak antolatu ditu.

IK4-IDEKO-k Inteligentzia Lehiakorraren inguruko lehenengo jardunaldiak antolatu ditu.

Iragan urtarrilean, IK4-IDEKO Zentro Teknologikoaren Elgoibarko egoitzan egin ziren zentroak antolatutako Inteligentzia Lahiakorraren inguruko lehenengo jardunaldiak.Saioaren hasieran Nerea Arangurenek , IDEKO-IK4-ko Berrikuntza eta Esplotazio Tekonologikoko Zuzendariak, Zentro Teknologikoaren aktibitatearen eta ikerketa lerroen inguruko aurkezpen bat egin zuen. Hori eginda, berak jarraitu zuen Berrikuntza Estrategikoko Ikerketa lerroaren baitan kokatutako jardunaldietako gaien sarrera egiten.
Ondoren, Ander Azkarate doktoreak, Berrikuntza Estrategikoko linea kudeatzaileak, zentro teknologikoak garatutako Berrikuntza eredua aurkeztu zuen eta inteligentzia lehiakorra eredu horren zati garrantzitsu bezala kokatu zuen.
Hirugarren zatia Juan Antonio Arrietak egin zuen, IK4-IDEKOko ikerlaria eta "Inteligentzia Lehiakorreko sistemen balio erantsiaren identifikazioa" ikerketarekin, duela gutxi doktore titulua lortu duena. Bere ikerketaren emaitzak aurkeztu zituen batez ere industria mundutik etorritako parte hartzaileen aurrean.
Parte hartzaileek beraien esperientziak elkar trukatzeko aukera izan zuten etenaldian zehar, eta ondoren Elena Urkiak, Berrikuntza Estrategikoko ikerlariak, IDEKOk parte hartu duen arrakasta kasu nagusien berri eman zuen, eta desberdindu egin zituen IL ereduak, IL erremintak eta IL laguntzeko sistemak.
Jardunaldia IK4-IDEKOko instalazioak bisitatuz bukatu zen. Bertan parte hartzaileek aurrez-aurre ikusi ahal izan zituzten Elgoibarko zentroak garatutako proiekturik berritzaileenetariko batzuk.