Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKO-k ETORGAI Programako 3 proiektu teknologikotan parte hartzen du Euskal Herriko enpresekin 1,2 milio euroko balioarekin.

IK4-IDEKO zentro teknologikoa "ikerketa industrialeko proiektuak eta izaera estrategikoa duten garapen esperimentalak" garatzeko Eusko Jaurlaritzak Etorgai programaren bidez finantziatzen dituten proiektuetan parte hartzen ari da.

Konkretuki ondorengo hiru proiektuetan parte hartzen ari da IK4-IDEKO: Maierrek lideratzen duen BIOBASED MATERIALS, petroleoaren alternatiba gisa jatorri biologiko berriztagarrietatik datozen materiale plastikoen eta compositeetan oinarritutako aplikazioen garapenerako proiektua.HIPERION World-Klass Heavy-Duty Machines, Soralucek lideratzen duena, tamaina handiko piezak mekanizatzeko doitasunezko makina-erremintak garatzeko, eta azkenik FREEDOM, banatutako energia elektrikoaren etorkizuneko sarea, ingurumenari dagokionez optimizatua, hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea eta pertsonen segurtasuna helburu globaltzat dituena. Hirugarren hau Ormazabal enpresak lideratua.
Proiektu hauetan parte hartzea Zentro Teknologikoak bere bezeroari proiektuetan balioa eransteko duen estrategiari dagokio, beti ere Fabrikazio Teknologien eta Makina-Erreminta espezializazioaren gaineko eskaerapean.