ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO, H2020 Konferentzian

IK4-IDEKO, H2020 Konferentzian

Zientzia eta teknkologia arloko komunitate nazionalak hitzordua du H2020 etorkizuna zehatz aztertzeko. Konferentzia honetan Europar Batasuneko Espainiarako Ikerketa eta Berrikuntzako Programa Markoa aurkeztuko da,  Horizonte 2020,  "Del Conocimiento a la Innovación" lemarekin, eta Madrileko Auditorium hotelean izango da azaroaren 11n eta 12an, CDTI eta Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak antolatuta, Europako Batzordearen laguntzarekin.

Konferentziaren helburu  nagusia Espainiako entitateen artean 2014-2020 epealdirako  (Horizonte 2020) Ikerketa eta Berrikuntzako Programa Markoaren helburuak, egitura eta lehentasunak ezagutaraztea da eta Espainian  Horizonte 2020 abiarazteko balio izatea.

Programa Marko berria eta parte hartzeko arauak aurkezteaz gain, Konferentzian zehar Horizonte 2020k herrialdearentzat sortzen dituen aukera handiak aztertuko dira, parte-hartze espainiarra bultzatzeko beharrezko estrategiak azpimarratuz eta proiektuen lidergoa sustatuz.

CDTIk antolatuta, Luis De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, Maire Geoghegan, Ikerketa eta Berrikuntzako Europar komisarioak  eta Felipe de Borbón Asturiaseko Printzeak ireki dute ekitaldia.

    KATEGORIAK