ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO FABRIKAZIO MUNDUKO FOROETAN DAGO

IK4-IDEKO FABRIKAZIO MUNDUKO FOROETAN DAGO

Ostegunean, otsailaren 26an, Euskal Herriko Unibertsitateko Goi Mailako Ingeniaritza Eskolako urteroko MANU-KETen (fabrikazio aurreratuko plataforma espainiarra) batzar orokorrean egongo dira. Kasu honetan bileran garatuko den gai nagusia hurrengoa izango da “fabrikazio lehiakorraren bidez etorkizun jasangarria”.

Bilera honetan, MANU-KET Plataformak martxan daraman bigarren urte honetan egin dituen jarduerak eta datorren urterako plangintza aurkeztuko ditu, baita 2014.urtean garatua izan den “ Escenario futuro de la fabricación de alto valor en España 2020” dokumentua ere.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako kideek Fabrikazio Aurreratuaren Euskal Estrategia aurkeztuko dute eta Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioko eta DG ( Enterprise & Industry) kideek fabrikazio arloko proiektu eta joera teknologikoei buruzko giltzarriak aurkeztuko dituzte.

Transferentziak eta industrializazioak garrantzia handia izango dute bilera honetan, izan ere KIC tresnei eta FoF-Impact ekimenari buruzko aurkezpenak egingo dituzte. Plataforma honetako kideek izandako esperientzia arrakastatsuak ere aurkeztuko dira. Besteak beste, Rafael Lizarraldek, IK4-IDEKOko Ikerketa eta Garapen Teknologikoa Saileko zuzendaria denak, ECOFAB proiektuan egindako lana ezagutzera emango du. Proiektu honen helburua, metalurgia sektoreko euskal enpresak eko-eraginkor gisa kokatzea da. Hau dela eta, enpresa erabiltzaileek prozesuen eta lantegien eraginkortasuna hobetuko dute monitorizazioaren eta prozesua beraren kontrol-aldagaien beharrezko doiketen bitartez.

Bestalde, ekoizleek produktuen eko-eraginkortasuna eta lehiakortasuna handitzea lortzen dute ezagutza handiago batez bitartez, prozesuen modelizazioan, eko-diseinu jardueretan, prozesuen eraginkortasunean eta energia aurreztean oinarritzen delarik.

5 “KET” teknologia bideratzaile giltzarriak identifikatzeko eta hauen garapenean Fabrikazio Aurreratuko Sistemekin harremana duten 6 Zeharkako Berrikuntza lan- taldeek izan behar duten jarrera zehazteko sortu zen MANU-KET Plataforma: Fabrikazio Aurreratuko Prozesuak, Fabrikazio Sistema Adimenduna eta Egokikorra, Pertsona-Makina lankidetza, Enpresa digitalak, birtualak eta eraginkorrak, Bezeroen oinarritzen den Fabrikazioa eta Fabrikazio Jasangarria.

Pasa den astean IK4-IDEKOko ikertzaileak Parisera joan ziren CIRPren neguko urteroko bileran parte hartzeko (produkzio ingeniaritzaren nazioarteko akademia da, arlo honetako ikerketan mundu mailako erakunde liderra dena)

    KATEGORIAK