ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-Ideko 4 ponentzia aurkeztu zituen High Speed Machining kongresuan

IK4-Ideko 4 ponentzia aurkeztu zituen High Speed Machining kongresuan

Fabrikazio eta produkzio industrialeko teknologietan espezializatua, IK4-Ideko zentro teknologikoak k , 2012ko martxoaren 7an eta 8an Donostiako Kursaal jauregian.
Fabrikazio teknologien garapenean eman diren oinarrizko azken pausuak erakutsi ditu. Ondorengoak bildu zituen: orma mehe eta oso erreminta lerdenekin fabrikatutako mikropiezen arazoari irtenbidea aurkitzea, konpromiso handiko egiturazko piezetan gainazaleko akatsak aurkitzea eta bibrazioen kontrol aktibo sistema bat garatzea eta teknologia aplikazioa zabaltzea ahalbidetuko duena.
Artezketa prozesuan egonkortasunaren aurreikuspenak egiteko metodologia berri bat ere aurkeztuko da, egungo metodoekin konparatuta abantaila handiak dituena.
Ikertzaile, aditu, enpresa fabrikatzaile eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten enpresa bezeroentzako ezinbesteko hitzordua denez, martxoaren 7an eta 8an IK4-Idekok stand bat izan zuen bisitak artatu eta ponentzietan entzulei sortzen zaizkien zalantzak argitzeko.
Innovation in Machining izan zen kongresuaren 9.edizioko mintzagaia. Kongresuak CIRP erakundearen berme teknologikoa dauka.
Oro har, gai hauei buruz jardun zen Kongresu honetan:
• Ebaketaren tribologia, erremintaren higadura. Ebaketa-erremintak eta estaldurak.
• Oso lubrifikatzaile gutxirekin hoztea, lehorreko ebaketa eta mekanizatu ekologikoa. Abiadura handiko mekanizatuaren alderdi ekonomikoak. Osasun- eta ingurumen-alderdiak fabrikazioan. Mekanizatu jasangarria.
• Ebaketaren bibrazioa, ebaketa-kondizio egonkorren iragarpena.
• Mekanizagarritasuna. Material aurreratuak.
• Goi-mailako ezaugarriak dituen mekanizatua, material gogorren ebaketa. Prozesu konbinatuak, ebaketa-eragiketak. Ebaketa-kondizioak optimizatzea.

    KATEGORIAK