ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4 eta TECNALIAk, akatsik gabeko fabrikazioa lortzeko garapenaren buru Europan

IK4 eta TECNALIAk, akatsik gabeko fabrikazioa lortzeko garapenaren buru Europan

  EAEko bi korporazio teknologikoek arlo honetako nobedadeak aurkeztu dituzte, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan 

Donostian, 2014ko urriaren 13an. Azken urteotan, bigarren sektorea birbideratzen ari da, oro har, eta gero eta kezka handiagoa dago industriak BPG globalean duen pisua handitzeari lotuta. Europako Batzordearen helburua da parte-hartzea gaur egungo % 15etik 2020an % 20ekoa izatera pasatzea. Horretarako, sektorearen apustua da Etorkizuneko Fabrika delakoan berrikuntza eta teknologia txertatzea. Fabrikazioan konpondu beharreko arazoetako bat akatsen kudeaketa da. Izan ere, fabrikazio aurreratuaren paradigma berriko helburuetako bi dira kostuak murriztea eta azken produktuen kalitatea hobetzea, azken batean produktu perfektua lortzeko.

Fabrikazio aurreratua Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiaren (RIS3) oinarrietako bat dela jo du Eusko Jaurlaritzak, eta akatsik gabeko fabrikazioa funtsezkoa da horretarako.

Testuinguru horretan, EAEko bi korporazioak —TECNALIA eta IK4— akatsik gabeko fabrikazioaren kontzeptua lantzen ari dira, hainbat ekimenen bidez. Bihar aurkeztuko dituzte ekimenak, jardunaldi batean: Miramongo Parke Teknologikoan egingo da, 9:00etatik 17:00etara bitartean, eta hauen parte-hartzea izango du: Europako Batzordea, SPRI, Makina Erreminten Fabrikatzaileen Elkartea (AFM), eta zenbait enpresa industrialetako ordezkariak —hala nola Gamesa, Euroortodoncia , Sensofar eta Trimek enpresetakoak—, arlo honetako kasu arrakastatsuak aurkezteko.

TECNALIA eta IK4, elkarrekin, 4ZDM (Four Zero Defects Manufacturing) Europako klusterreko kide dira. Akatsik gabeko fabrikazioaren kontzeptuan oinarritutako lau proiektuk osatzen dute kluster hori, eta akatsak prebenitu eta saihesteko eta, hala, kalitaterik ezak eragindako kostuak nabarmen murrizteko garapenak gidatzen ditu. Garapen horien emaitzak, nagusiki, sektore hauetan probatuko dira: automobilgintza, teknologia medikoa, energia, aeronautika eta industria.

Horrez gain, korporazio bakoitza bere proiektuen buru da arlo honetan. Bi kasuetan, Europako proiektuak dira, eta munduko lehen mailako enpresa industrialak barne hartzen dituzte. Batetik, TECNALIA zentroa MUPROD proiektuaren burua da. Proiektu horren ardatza da fabrikazio-prozesuetan “adimena” txertatzea, produktuaren kalitatea hobetzeko eta behar ez diren kontrolek sortutako kostua murrizteko. Horretarako, fabrikazio-prozesuak, sentsoreak eta ikuskatze-teknika berriak, tresna adimendunak, produktuaren emaitza aurresateko eredu matematikoak eta kontrol moldagarriko sistemak monitorizatzeko teknologiak garatu dituzte. Teknologia horiek ontzat eman dira hainbat kasu industrialetan, proiektuan parte hartzen duten enpresen bidez.

Bestetik, IK4 zentroa MIDEMMA proiektuaren burua da. Proiektu horrek akatsik gabeko mikrofabrikazio-sistemetarako soluzio globalak garatu ditu. Horretarako, industria-bokazio garbi bat izanik, lau erakusle zehaztu dira, medikuntza- eta hortz-sektoreko, optika-sektoreko eta mikroingeniaritza-sektoreko 10 azterketa-kasurekin. Horren ondorioz, MIDEMMAk akats horiek nola konpondu aztertzeari ekin dio, eta, horretarako, arlo hauetan jarduten du, besteak beste: metrologia eta manipulazioa, prozesuen monitorizazioa, kontrol-sistema moldagarriak eta prozesu-datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko sistemak.

    KATEGORIAK