Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4, ekimen lehiakorra bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenaren aurkezpenean

IK4, ekimen lehiakorra bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenaren aurkezpenean

IK4 Aliantza Teknologikoak aktiboki parte hartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Adimen Lehiakorra ekimena eragile ekonomikoei aurkezteko ekainaren 16an egin zen ekitaldian.

IK4ko komunikazio-zuzendari José Luis Lekandak moderatzaile-lanak egin zituen, Donostiako Victoria Eugenia antzokian egin zen ekitaldian. IK4-IDEKOko Berrikuntzako eta ustiapeneko zuzendari den Nerea Aranguren doktoreak ere parte hartu zuen, eta ekimenaren web-atari berria aurkeztu zuen.

Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendari nagusi Oscar Usetxik eta Tecnaliako proiektuburu Gotzon Azkaratek parte hartu zuten ekitaldian. Ekitaldiari amaiera Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatu Jon Peli Uriguenek eman zion.

Adimen Lehiakorra ekimenaren helburua da Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainak animatzea adimen lehiakorrak beren merkatuko joerak hobeto ezagutzeko eta, hala, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei hobeto erantzuteko eskaintzen dituen tresnak erabiltzera. Ekimen horren bitartez lortu nahi da gaur egun jada informazio baliotsua eskaintzen duten eragileen ahaleginak bateratzea, eta enpresei erakustea zenbat eta hobeto ezagutu lehiakideak, merkatuaren eskakizunak eta mehatxuak eta arriskuak identifikatzeko joera berriak, orduan eta hobeto lehiatu ahalko direla.

Adimen Lehiakorrak hiru ardatz ditu: adimen lehiakorraz sentsibilizatzea eta hari balioa ematea, lankidetza-sareak sortzea, eta, azkenik, enpresentzako informazio baliagarria zabaltzea; azken horri dagokio web-plataforma.

Ekitaldian, Adimen Lehiakorraren esparruan orain arte emandako urratsak balioetsi ziren, eta etorkizuneko ekintzak zehaztu ziren; besteak beste, sarea sortzea sustatzea eta sarea dinamizatuko duen jarduera operatibo bat mantentzea.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK