Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

III Jardunaldia. Makina Erremintan (Mekanizazio prozesuan) bibrazioak ezabatzeko teknikak

III Jardunaldia. Makina Erremintan (Mekanizazio prozesuan) bibrazioak ezabatzeko teknikak

IK4-IDEKOk mekanizazio prozesuan bibrazioak ezabatu eta txirbil haustura errazteko teknologia berriak aurkeztuko ditu antolatu duen jardunaldian. Abenduaren 16an izango da 09:00etatik 13:30era.

Erreserba ezazu lekua IZEN EMATE FORMULARIOA betez. Plazak mugatuak dira. 

Jardunaldiaren helburuak honakoak dira:

  1. Bibrazio eta txirbil hausturaren inguruko berrikuntza teknologikoak ezagutzea
  2. Bibrazioak ezabatzeko estrategiak ezagutu eta estrategia bakoitzaren kasu praktikoak ikustea
  3. Txirbila hausteko teknika desberdinak ezagutueta kasu praktiko errealak ezagutzea

Arlo teorikoa ikusi ondoren, aurkeztutako estrategiak benetako makinetan erakutsiko dira prototipoen tailerrean. Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi jardunaldiaren agenda

Goizean zehar bibrazioak ezabatzeko teknika desberdinak azaldu eta ebaketa prozesuan txirbil haustura errazten duten teknologiak ezagutzera ere emango dira. Jardunaldiaren zati handi bat  prototipoen tailerrean egingo diren probek beteko dute, non mekanizazio prozesu desberdinetan bibrazioak ezabatzeko teknika hauek nola funtzionatzen duten ikusteko aukera izango duten bertaratutakoek.

Tailerrean, bibrazio arazoak izan eta zentroko ikertzaileek konpondu dituzten piezen stand bat ere ikusgai egongo da. 

    NABARMENDUTAKO BERRIAK