Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IDK-Blue, makina-erremintarako eta bere osagaietarako energia kontsumoaren neurgailu bat


Edozein industria-enpresarentzat erronkarik garrantzitsuenetarikoa izan ohi da energia kontsumoan ahalik eta efizienteena izatea, honek ekonomian eta ingurugiroan duen eragina dela eta.

                   

Konpainiek helburu hori lortu ahal izateko, IK4-IDEKO Teknologia Zentroak IDK-Blue izeneko erreminta bat garatu du, makina-erremintarako eta bere osagaietarako energia kontsumoaren neurgailu bat. Teknologia Zentroak ekainaren 2tik 7ra Barakaldoko BEC-en Makina Erremintaren Biurteko azokan aurkeztuko du gailu hau.

Onurak

IDK-Blue-k makinaren eta bere osagaien kontsumoa kalkulatzeko gaitasuna du, burua, hozte-zirkuitua eta horrelako osagai kritikoen neurketa pertsonalizatuari esker.

Sistema honen bidez sei osagai desberdinen gastu energetikoa neurtu eta monitorizatu daiteke, eta ateratako datuen azterketarekin azken txosten bat lortu daiteke.

 Makinen energia kontsumoaren neurketa egiteaz gain, IDK-Blue-k ISO 9001, eta ISO 14001 europar arautegiak lortzea erraztuko du makinen fabrikatzaileentzat eta ISO 50001 makina horien erabiltzaileentzat.

Gailu hau bai industriarako makinetan (arrankatze eta deformazio sistemak, labeak … ) eta bai sistema hidrauliko, pneumatiko eta hozte-sistemetan erabili daiteke, baita eraikinetan edo klimatizazio sistemetan ere.

Ezaugarri teknikoak

IDK-Blue sistema eramangarria da, makina-erremintara orientatua,  hardware propioarekin eta erositako softwarearekin, komunikazio protokolo estandarretan eta neurtzeko ekipamendu komertzialetan oinarritua. Marka desberdinentzat osagarria da, bere funtzionamendua ez da inbasiboa eta Wi-Fi edo Ethernet bidez konektagarria da.

IK4-IDEKOri buruz

IK4-IDEKO Elgoibarren (Gipuzkoa) dagoen teknologia zentro bat da, fabrikazio teknologietan eta industria produkzioan espezializatua. Bere I+G+b aktibitatea enpresei soluzio teknologiko berezituak eskaintzea da, hauen lehiakortasuna hobetzeko. 8 ikerketa linea ditu: Berrikuntza Estrategikoa, Mekanizazioa eta Produkzio sistemak, Dinamika eta Kontrola, Diseinu Mekanikoa, Software adimenduna, Fabrikazio prozesuak, Ikuskaritza eta Neurketa eta Mikroteknologia eta Ultradoitasuna.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK