Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Ideko-IK4,

Ideko-IK4,

Transparency proiektua
Transparrency proiektuari esker, bertan parte hartzen duten enpresek lehian aritzeko abantailak izango dituzte makinen bizitza ziklo osoan zehar (diseinua, fabrikazioa, prest jartzea, erabilera eta birziklatzea) ezagutzak partekatzeko eta diseinuak elkarrekin egiteko aukera izango dute eta.

Makinaren diseinua elkarrekin egitea proposatzen duen kontzeptu integral berri honek ezagutzak era optimoan administratzea ahalbidetuko du makinen ingeniaritza, diseinu, fabrikazio, eragiketa, eguneraketa zein salerosketa prozesuaren alorretan. Sortzen diren ezagutzak erraz eskuratzeko moduan jarriko dira, diseinu lanetan eta gaur eguneko eragiketetan erabiltzeko, bai eta osagai berriak eta fabrikazioko teknologia berriak sartzeko etorkizunean gauzatuko diren garapenetan aplikatzeko ere.

Diseinuak elkarrekin egiteko prozesua hobetzeaz gain eta diseinu eta eragiketa faseen artean ezagutzen trukaketa indartzeaz aparte, Transaparency proiektuaren esparruan metodologia bat garatuko da makinaren bizitza zikloaren kostua aurreikusteko, mantentze lanekin, prest jartzeko lanekin eta makinaren produktibitate optimoarekin lotutako alderdiak kontuan izanda.
Metodologiaren definizioa eta makina ereduaren definizio kontzeptuala

Ideko-IK4k diseinua elkarrekin egiterakoan erabiliko den metodologiaren definizio kontzeptuala egingo du, bai eta erakusketetan erabiliko den makinaren ereduaren definizio kontzeptuala ere. Ideko-Ik4k proiektuan duen zeregina Diseinu Mekanikoaren lineak garatzen dituen jarduerekin bat dator erabat. Linea hori da zentro teknologikoak bere jarduera egituratzeko dituen 8 ikerketa lineetako bat.

Diseinu Mekanikoaren linea oso gai da prestazio aurreratuak dituzten makinak zein doitasun handiko eta produktibitate handieneko makinak kontzeptualizatzeko eta zehatz-mehatz diseinatzeko, makinaren prototipoaren fabrikaziora heldu aurretik. Diseinu eta garapen fase horietan simulazio teknikak aplikatzen dira eta egitura, material, gida sistema eta eragile eta atzitze sitemak txertatzeko teknologiarik aurreratuenak erabiltzen dira.

Transparency proiektua eragin garbia dauka proiektuan parte hartzen duten guztien artean dagoen elkarreraginean, eta elkarreragin horrek honakoa egingo du posible:- Makinetan osagai aktiboak txertatu ahal izango dira, makinak egiten duen lanaren gaineko informazioa biltzeko eta makinaren fabrikatzaileari eta erabiltzaileari pasatzek, ondoren fabrikatzaileak modeloak hobetu eta berri ditzan edo erabiltzaileak produktibitate optimoak lor ditzan.- Ezagutzaren egitura egokigarria lortu ahal izango da, makinaren fabrikatzailearentzat, osagaien hornitzaileentzat eta azken bezeroentzat erabilgarri izango delakoan.- Bizitza zikloaren kostuak ebaluatu ahal izango dira, mantentze lanen eta makinaren lan gaitasunaren ikuspuntutik. Horri esker, etorkizuneko bezeroak bere premietara hobeto moldatzen diren makinak aukeratu ahal izango ditu.- Makinen ia %100 berriz erabili edo makinaren osagaien ia %100 birziklatu ahal izango dira.Transparency proiektua 2010eko urrian hasi zen eta, aurreikuspenen arabera, 2013ko irailean bukatuko da, 3 urtetan martxan egon ondoren.Espainia, Alemania, Hungaria, Erresuma Batua eta Italiako erakundeek osatutako partzuergo bat da, produkziorako ekipamenduen fabrikazioaren sektorean Europan punta-puntan dauden ikerketa zentro, unibertsitate eta industria konpainiak hartzen ditu bere baitan. 

    NABARMENDUTAKO BERRIAK