ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

GEFren 30. Topaketan IK4_IDEKOren partaidetza aktiboa.

GEFren 30. Topaketan IK4_IDEKOren partaidetza aktiboa.

 

Topaketa honetan, Ikuskapen eta Neurketa Ikerketa lerroko ikertzailea den Iratxe Aizpuruak, ultrasoinuen bi irtenbide aurreratuen garapenari eta optimizazioari buruzko ikerlana aurkeztu zuen, abantaila nagusienak ondorengoak direlarik: piezen ikuskapen fasean alterazio garrantzitsurik ez izatea eta erabilera sinplea daukaten ekipo automatizatu konpaktuak lortzeko aukera izatea.

 

Lan honetarako, ultrasoinuetarako simulazio zehatza duen erreminta bat (CIVA) erabili zen eta saiakuntza-banku bat martxan jarrita balidatu ziren emaitzak.

 

Trenen gurpilen osotasun estrukturala oso garrantzitsua da trenen industrian. Gurpilen hutsegiteekin zuzenean harremana izan duten hainbat istripuren ondorioz, gurpilen ikuskapen eta mantentze lanen eskaria handiagoa da.

 

Gaur egun, saiakuntza ez-suntsitzaileen eremuan gurpilen ikuskapenerako praktika ohikoenak, ikuskapen bisuala eta partikula magnetiko bidezko ikuskapenak dira. Baina ikuskapen mota hauek hainbat desabantaila dituzte, metodo hauek ordezkatzeko aukeren bilaketa dakartzatelarik. Eremu honetan zentratu zuen bere lana Iratxe Aizpuruak.

 

Grupo Español de Fractura izan zen GEFren 30. Topaketa antolatzearen arduraduna, ETSI Caminos eta Gaztela Mantxako Unibertsitateko C. eta P.-rekin (UCLM) elkarlanean. Topaketa 2013ko martxoaren 13tik 15era egin zen Toledon, UCLMren Armen Fabrikaren Campusean.



    KATEGORIAK