Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Enpresen I+G+baren aldeko apustuak IK4ren diru-sarrerak 103 milioi eurotan bermatu ditu

Enpresen I+G+baren aldeko apustuak IK4ren diru-sarrerak 103 milioi eurotan bermatu ditu

•    Horren diru-sarreren % 60 enpresen kontratazio zuzenari esker lortu da; hortaz, agerian uzten da I+G+baren aldeko apustu pribatua krisia delarik ere

•    Euskal aliantza teknologikoak Donostian batu ditu horren Estrategia Batzordea eta bere nortasun korporatiboa aurkeztu dute

•    IK4ren ustean, emaitzak "ekonomiaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna berreskuratzeko funtsezko tresna dira"

(Donostia, 2012ko urtarrilak 27) Nahiz eta jarduera krisialdi garaian garatu, enpresek I+G+baren aldeko apustua egin dute etorkizuneko balio gisa. Hala baieztatzen zuten IK4 euskal aliantza teknologikoak aurkeztutako emaitzek. Azken horiek 2011n bermatu dira enpresek egindako kontratazio zuzenek bultzatutako 103 milioi euroei esker, zeinen partida guztizko zifraren % 60 den.

Diru-sarreren 96 milioik I+G+b proiektuetatik datoz, eta, aurreko urtearekin alderatuz, hazkuntza arina izan dute; beraz, datorren ekitaldietan mantentzea espero dute IK4tik. Datuen arabera, euskal aliantza Europako 10 erakunde teknologiko nagusien artean dago. Gainera, inbertsio pribatuaren diru-sarreren ehunekoen liderra da eta arduradunen arabera "horren rola eredu eraginkorra eta erakargarria da inbertsio pribatuarentzat".


Emaitzak eta aurreikuspenak gaur Donostian aurkeztu dira Jesús Iriondo IK4ren Presidentearen, Guillermo Dorronsoro Presidenteorde Exekutiboaren eta José Miguel Erdozain Zuzendari Orokorraren eskutik. Horiek guztiak aliantza osatzen duten 9 zentro teknologikoen arduradunekin batera egon dira. Halaber, IK4ko zuzendaritza Donostiako Parke Teknologikoan aliantzaren batzorde Estrategikoak izandako osoko bileraren buru izan da.

Organo hori Euskal Herriko enpresa garrantzitsuenen, erakundeen, unibertsitateen eta agente zientifiko-teknologikoen 40 ordezkarik osatzen dute. Horiek, pertsonalki aholkatzen diote IK4ri, Aliantzak etorkizuneko jardueraren oinarri estrategikoak aukeratzen laguntzeko.
IK4ko arduradunek positiboki baloratu dute 2011n izandako emaitzak berreskurapen ekonomikoa bultzatzeko garrantzitsuak baitira ikerkuntza, garapena eta berrikuntza. IK4 "ekonomiaren berreskurapena, jasangarritasuna eta lehiakortasuna bermatzeko tresna garrantzitsua da" I+G+b erakartzeko duen rolean oinarrituta. Aliantzak 800 enpresa inguru ditu eta 1.500 ikerkuntza proiektu abian.



Inbertsio publikoaren murrizketa

IK4ren diru-sarrera gehiena enpresekin lortutako kontratu zuzenei esker izan da. Gainontzeko % 40 Administrazio Publikoek finantzatutako proiektu lehiakorretan izandako parte-hartzeari izan da. Tamalez, azken urtean ikerkuntzarako igorritako partida murriztu da. Aitzitik, aliantzak inbertsioa 2012an berreskuratuko dela aurreikusten du, batez ere Europar Batasunari eta Eusko Jaurlaritzari esker.

Nabarmentzekoa da IK4k Europar Batasuneko Esparruaren barruan dagoen VII. Programan izandako rol protagonista, zeinak 41 milioi euroko diru itzulerak lortu dituen. Zehazki, 104 ikerkuntza proiektutan hartu du parte; eta horietatik, 18ren buru izan da.


Ezagutzaren inbertsioa eta ekarpena

Halaber, IK4k inbertsioaren aldeko apustua egin du bere eskaintza teknologikoa aberasteko, bai ekipamendu zientifikoan, bai enpresa berriak ezagutaraztean. Azken urtean 21 milioi euro inbertitu zituen, % 30 gehiago 2010 urtearekin alderatuz; eta, 2012an zifra horiek mantendu nahi ditu.

Nabarmentzekoa da ere know-how teknologikoari egin duen ekarpena. Iaz, IK4k 32 patente eskatu zituen eta, horietatik, 23 eman zizkioten; hortaz,152 patente indarrean ditu. Guztira, oinarri teknologikoa duten 71 enpresa berri sortu ditu 750 langile ingururekin. Ezagutza ekarpenari dagokionez, iaz 515 artikulu ISI sortu zituen, nazioarteko editorialek argitaratutako 35 liburu eta 4 nazioarteko kongresu antolatu zituen.

Hausnarketa estrategikoa

Emaitza horietan oinarrituko da IK4k datorren hilabeteotan aditzera emango duen hausnarketa estrategikoa. Azken hori nahiko aurreratua dago 2013-2016 Estrategia Plan berria prestatze aldera; gainera, euskal industria eta ezagutzaren merkatu globala dira helburuak eta sei erronketan oinarritzen da: globalizazioa, espezializazioa, berrikuntza, komunikazioa, pertsonak eta bisio estrategikoa.
Aldi berean, IK4ren hausnarketa Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen Zientzia, Teknologia eta berrikuntza Plana kontuan hartzen du, zeinak horren lan-lerroak berresten dituen. Datorren urteetan, IK4k ikerketak lau eremu nagusitan oinarritu nahi ditu: osasuna, energia, garraioa eta mugikortasuna, eta ekoizpen aurreratua.

Irudi berria

Hortaz, aliantza kontsolidatu egin da aurten I+G+bari dagokionez eta 2011n sendotu den eredu federalaren alde egin du apustu. AZTERLAN zentro teknologikoa bederatzigarren kide gisa gehitu zaie honako kide espezializatu hauekin batera: CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER eta VICOMTECH.
IK4ren apustu federalaren bultzada Estrategia Planean islatzen da, eta errepresentazioa sinbolikoa du irudi berrian, aliantza oinarritzen den baloreak irudikatzen dituena eta atzo aurkeztu zena.


IK4, 1.430 profesional

Egun, IK4k 1.430 profesional ditu, eta horietatik, % 20 doktoreak dira. Aliantzak zortzi eremu zientifiko-teknologikoetan dihardu: Bioteknologia eta Biomaterialak, Mikro eta Nanoteknologiak, Ingurumena eta Birziklapena, Energia, Kudeaketa eta Ekoizpen Industriala, Mekatronika, Komunikazioa, Materialak eta Prozesuak, eta Informazioa eta Komunikazio Teknologiak.

Espezializazio horri esker, enpresen partner teknologiko gisa posizionatzen da hainbat aplikatu daitezkeen sektoretan edozein proiektu burutzeko. Hori dela eta, IK4 europar, espainiar eta euskal Administrazioek bultzatzen duten ikerkuntza proiektuen parte-hartzean erreferentea da.

Informazio gehiagorako:

Javier Urtasun
urtasun@guk.es
637273728
IK4 Komunikazioa

    NABARMENDUTAKO BERRIAK