ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

David Barrenetxea, CIRP-ko kide berria.

David Barrenetxea, CIRP-ko kide berria.

IK4-IDEKOk sendotu egin du CIRP produkzio ingeniaritzako nazioarteko akademian duen ordezkaritza, David Barrenetxea elkarteko bazkide eginda. 2009an Mikel Zatarain jauna CIRP fabrikazioko nazioarteko akademiako "fellow" kide egin zen eta nazio mailako ordezkari aktibo bakarra izatera pasatu zen. Edizio honetan, berriz, Ideko-IK4ko ikertzaile David Barrenetxea akademiako bazkide izendatu du akademiak berak.

Gaur arte D. Barrenetxea fabrikazioaren eremuan aritu izan da ikertzaile lanetan, eta nabarmenak dira makinen portaerak eta prozesuak simulatzen eta aztertzen berak egindako ikerketak, nagusiki artezketa eta artezketa zentrogabeak simulatzen egindakoak. Eremu horretan egindako lana bikaintzat jo dute akademiako kide aktiboek, eta balorazio horrek azkenean D. Barrenetxea bazkide izendatzea ekarri du. Horrela, IK4-IDEKOk foro garrantzitsu horretan duen presentzia sendotu du, beti fabrikazio munduko ikerketan abangoardian egonda. Izan ere, CIRP da mundu mailan produkzioko ingeniaritzaren eremuko ikerketak gidatzen dituena, hainbat arlo barne hartuta esaterako prozesu, makina eta sistemen diseinua, optimizazioa, kontrola eta gestioa.

IK4-IDEKOko ikertzaileak erakunde horretan badaude Zentro Teknologikoaren estrategia nagusi bien garapenagatik da: Fabrikazio Teknologietan eta Industria Produkzioan espezializazioa, eta gure plantillaren bikaintasun zientifiko-teknologikoa. Une hauetan akademiak 170 bat kide aktibo ditu (fellow kideak). Denak 40 herrialde baino gehiagoko zientzialari ospetsuak dira, eta M. Zaratain jaunaren moduan (Espainiako ordezkari bakarra) ikerlari bikainak direla erakutsi behar izan dute fabrikazioaren eremuan argitaratuta dituzten lan ugarien bitartez.

Horretaz aparte, 130 bat bazkide ditu, eta horiek, D. Barrenetxeak (Estatuko hirugarren kidea) egin duen moduan, potentzial handia dutela erakutsi behar izan dute. Hoberenentzat erreserbatuta dagoen zirkulu honek bi batzar egiten ditu urtero bere kideen artean I+G bultzatzeko helburuarekin. Ikertzaile ospetsuek eta industriaren munduan garrantzitsuak diren pertsonek osatutako nazioarteko sare bat erabiltzen du ezagutzak eta etorkizuneko perspektibak partekatzeko.

Azken batzarra Budapesten egin zen abuztuan, eta bertan, IK4-IDEKOko ordezkaria izendatzeaz aparte, zentroaren parte-hartzeak garrantzitsua izaten jarraitu du , bi artikulu argitaratuta eta aurkezpen tekniko bat eginda. Aurkezpen teknikoa IK4-IDEKOko bi ikertzaileren eskutik izan da, Produkzioaren gestioko D. Barrenetxearen eta Dinamika eta Kontroleko Jokin Muñoaren eskutik hain zuzen ere, Zentro Teknologikoak ikertzaile gazteen harrobi garrantzitsua duela agerian utzita.

Horrek denak erakusten du IK4-IDEKOk fabrikazio eremuko ikerketaren abangoardian dagoela eta bermatu egiten du etorkizunean ere leku horretan jarraituko duela.

    KATEGORIAK