ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

DAS, Dynamics Active Stabilizer, motelgailuaren aurkezpena

DAS, Dynamics Active Stabilizer, motelgailuaren aurkezpena

SORALUCEk, DAS, Dynamics Active Stabilizer (IK4-IDEKO Zentro Teknologikoarekin lankidetzan garatutako motelgailu aktiboen sistema) aurkeztu zuen azaroaren 12tik 15era BIMATEC SORALUCE GmbH lantokian antolatutako Jardunaldi Teknologikoan, Alemaniako Limburg-en duen Zentro Teknologikoan hain zuzen ere.

DAS aurkezteaz gain, SORALUCEk makinetatik haratago garatzen dituen fresatzeko, mandrinatzeko eta torneatzeko teknologiak erakutsi zizkien bere bezeroei. Garapen hauek mekanizazio kasu errealetan aplikatuz erakutsi zituzten bertako espezialista hoberenek.

Jardunaldian zehar, IK4-IDEKO Zentro Teknologikoarekin batera azken urte hauetan garatu diren hainbat teknologien erakustaldiak egin ziren, hala nola, Dynamics Active Stabilizer DAS (motelgailu aktiboaren sistema), Spindle Speed Variation SSV (torlojuen abiaduraren bariazioa), Adaptive Control (Kontrol adaptatiboa), guztiak produktibitate handiagoa izatera, kalitatea hobetzera eta kostuak aurreztera bideratuta.

4.0 industriaren garai berri honetan, gero eta globalagoa eta lehiakorragoa den merkatuan eta automatizatuagoa eta balio erantsi handiagodun produktuak ekoizteko gai garen une honetan, SORALUCEk erronka berri hauei ekiteko konpromesua hartu du soluzio berriak eskaintzeko helburuarekin. Mekanizazio prozesuen gama zabalaren ezagutza handiari eta bezeroak eskatzen dituen soluzio indibidualak eskaintzeko gaitasunari esker, SORALUCEk teknologia handiko osagaien fabrikazioarako bide berriak sortu ditu. Horrela, punta-puntako soluzioak eskainiko ditu, baita pieza estrategikoentzat optimizatutako mekanizazio soluzio estandar berriak finkatu ere.

    KATEGORIAK