ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

BIEMH 2012 AZOKAN PARTE HARTZEAREN BALANTZE POSITIBOA

BIEMH 2012 AZOKAN PARTE HARTZEAREN BALANTZE POSITIBOA

Azokaren balorazio orokorra oso positiboa izan da. Fabrikazio tekonologien arloan erreferente teknologiko gisa posizionatu da IK4-Ideko eta horren adierazle dira bertan izandako bisita kopurua eta landutako gaiak. BIEMHren 27.edizio honetan IK4-Idekoren stand-ean, aurten IK4-Teknikerrekin partekatutakoa, izan genituen bisita kopurua aurreko edizioan izandako bisita kopurua baino handiagoa izan zen.

Stand-etik pasatu ziren guztiek, Zentroak ikerketa, garapen eta arazoak konpontzeko proiektuak egiteko duen gaitasuna egiaztatu ahal izan zuten, baita IK4-Idekon osorik garatutakoak diren zenbait produktu ere, epe motzean merkatuan egongo direnak.

Bestalde, IK4-Idekok merkatuarekin daukan hurbiltasuna erakutsi izana ere positiboki baloratzen dugu, honela, fabrikazio eta makina-erreminta sektorean berehalako erabilgarritasuna duten produktuak aurkeztu ziren azoka honetan erakusten ez diren teknologiekin batera, hala nola, ultradoitasun mekanizazioa eta neurketa sistema bereziak.

Azokaren ondoren, egindako kontsultei erantzuna emateko lanean ari gara, besteak beste gai hauen inguruan: trenen gurpilen neurketa, bibrazioen kudeaketarako plataforma, motelgailu aktiboa eta toberen belaunaldi berria.

    KATEGORIAK