Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Adimen Lehiakorraren Goi Mailako ikastaroa

Adimen Lehiakorraren Goi Mailako ikastaroa

IK4-IDEKOren lankidetzarekin, INTELSUITE ekimenak Adimen Lehiakorraren Goi Mailako ikastaroa antolatu du azaroaren 25 eta 26an. Ikastaro honen helburua, parte hartzaile guztiek ALri buruzko ezagutza trinkoa jasotzea da, ondoren, norbere erakundean gai honi lotutako ekimenak zuzendu ahal izateko.

Gainera, ikastaroan parte hartuko duten guztiek INTELSUITEen urtebeteko doako lizentzia izango dute tresna mugarik gabe erabiltzeko aukerarekin. INTELSUITE, IK4-IDEKO Zentro teknologikoaren ekimena da, 15 urte baino gehiagoko esperientzia daukalarik ZT/AL gaiak lantzen eta hainbat mota eta tamainako erakundeetan Adimen Lehiakorreko Unitateak ezartzen.

banner curso inteligencia competitiva en IK4-IDEKO

Ikastaro honetan gure ezagutza guztia eskaintzeaz gain, ALk zure erakundean arrakasta izateko gako garrantzitsuenak emango dizkizugu. AL arloa, bai eta dituen onura nagusiak, adituen ahotik ezagutzeko aukera izango duzu. Arrakastarako berme guztia izango duen AL unitatea ezartzen eta egoera errealei aurre egiten ere ikasiko duzu.

Ikastaro honen bidez, INTELSUITEk Adimen Lehiakorraren eta Zaintza Teknologikoaren zabalkunde eta sustapenean duen konpromisoa berresten da.

IZEN EMATE BOTOIA

Ikastaroaren datuak:
  • Tokia: IK4-IDEKO, Arriaga kalea 2, 20970 Elgoibar.
  • Data: 2015eko azaroaren 25 eta 26
  • Ordutegia: 9’30 – 13’00 eta 14’00 -17’30 (bazkaria barne)
  • Prezioa: 950€ BEZ sartuta + INTELSUITE Basic urte baterako lizentzia
  • Izena emateko interesa dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, mezua bidali dezakete info@intelsuite.com helbidera edo INTELSUITE webgunean dagoen harremanetarako inprimakia bete dezakete. Informazio gehiago irakur daiteke ondorengo liburuxkan.

    Izena emateko interesa dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, mezua bidali dezakete info@intelsuite.com helbidera edo INTELSUITE webgunean dagoen harremanetarako inprimakia bete dezakete. Informazio gehiago irakur daiteke ondorengo liburuxkan.