Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

2010eko BIEMH azokara bisitan joan zirenak harrituta gelditu ziren IDEKO-IK4-rekin

2010eko BIEMH azokara bisitan joan zirenak harrituta gelditu ziren IDEKO-IK4-rekin

IDEKO-IK4k sektoreko bi berritasun harrigarrienak aurkeztu zituen. Ideko-IK4ren erakusmahaia bisitatu zuten guztiek lehiaketa bitxi batean parte hartu ahal izan zuten. Lehiaketa horretan, sektoreko profesionalei gonbitea egiten zitzaien bi izen asmatzeko makina bakoitzerako bana. Azkenean, makinetarako aukeratu diren izenak hauek izan dira: IKlaser, laser bidezko ablaziorako makinarako eta IKmill Ultradoitasuneko Mikrofresgailurako. Lehiaketaren irabazlea Olinda Fernández izan da, Asturiasko Mecanizados Ávila enpresakoa. Irabazi duen saria Appleko i-Pad tableta ordenagailu berria da, eta saria datorren uztailaren 16ean jasoko du IDEKO-IK4 instalazioetan.BIEMH azokaren 2010eko edizioak iraun zuen sei egunetan zehar, ehunka lagunek bisitatu dute Ideko-IK4ren erakusmahaia, aurkeztu ditugun bi makinak ikusmin handiarekin: LASER BIDEZKO ABLAZIORAKO MAKINA ETA ULTRADOITASUNEKO MIKROFRESAGAILUA. 
Bi makina horiek nabarmendu egin dira berritasunak direlako eta batez ere teknologia berrien ikerketan eta garapenean aurrerapena dakartelako.
Aurrerapen horiekin, Elgoibarko Ideko-IK4ko zentro teknologikoak mikrofabrikazioari buruz beharrezkoa den metodologia eta ezagutzak eman dizkie Europako Enpresa Txiki eta Ertainei, Espainian zein nazioartean mugarri izatera heldu den mikrofresagailu bat garatu eta fabrikatu du eta.
Proiektu honekin Enpresa Txiki eta Ertainak, Makina erremintaren sektorearen merkatuko %90 baitira, negozio bide berriak ireki eta Europan zein nazioartean soluzio berritzaileak eskaintzeko moduan daude.
Krisi garai honetan berri hau oso ona da sektorerako; izan ere, badakigu sektorea merkatu berrien eta aplikazio berrien bila ari dela. Azokak, bide batez, bi makina horiei izena jartzeko ere balio izan du, orain arte izenik ez zuten eta.
Hitz batean, BIEMH azokaren ostean, Ideko-IK4k azokaren oso balantze positiboa egin du eta errekonozimendu handia lortu du sektoreko profesionalen eskutik, Ideko-IK4 zentro teknologikoak merkatuari eskaini ahal dizkion soluzio eta ahalmen berritzaileekin harrituta gelditu dira eta.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK