Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

1. Mailako Termografia ziurtagiria lortzeko ikastaroa IK4-IDEKOn

1. Mailako Termografia ziurtagiria lortzeko ikastaroa IK4-IDEKOn

AECTIR, Termografia Infragorrian Ziurtagiria duen Espainiako Agentziak 1. Mailako Termografia ziurtagiria lortzeko ikastaroa antolatu du IK4-IDEKOren instalakuntzetan. Apirilaren 20tik 24ra, hain zuzen.

Norbaitek interesa baldin badauka edo interesa daukan norbait ezagutuz gero, jakinarazi egiguzu. Facebook bidez jar zaitezke gurekin harremanetan, baita AECTIR web gunean sartuta ere WWW.AECTIR.COM. Ikastaro interesgarriak dira. Kamerarekin lan egin eta formazio teorikoa edota praktikoa falta baldin bazaizkizu, eman izena ikastaroan.

Esandako guztiaz gain, ikastaroa arina eta dibertigarria da, teoria ikusi ahala adibide praktikoak zuzenean ikusten ditugulako. Konbekzioa existitzen dela zuk zeuk ikusiko duzu. Ez dizugu fede-egintzarik eskatuko lurrunketa existitzen dela esaterakoan, hori ere zure begiekin ikusiko duzu… Hau eta askoz gehiago. Animatu zaitez!!!

Kurtsoan zehar ikaslea 1. Mailako ziurtagiria lortzeko prestatuko da eta honako gaiak izango dira ikasgai:

  1. Erradiazio infragorrien oinarrizko printzipioak
  2. Kameraren erabilera egokia egitea egoera desberdinetan eta helburu desberdinetarako
  3. Praktikan ematen diren tenperatura neurketa aukerakzuzen egitea
  4. Akats iturriak identifikatzeaAmaieran, ikaslea guztiz gai izango da infragorri bidezko ikuskaritzak  eta berauen emaitzen txostenak egiteko Ikastaro hau termografian hasi berriak direnei eta kamara termografikoekin esperientzia pixka bat duteneibideratuta dago.

Ikasketa ziurtagiria Azterketa gainditu eta bestelako beharrak betetzen dituzten ikasleek, ziurtagiria jasoko dute.

 Prezioa: 1700€ (BEZ barne)

Ziurtagiria lortu nahi izanez gero, izena eman AECTIR web gunearen bidez.