ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Web Services, aplikazioen arteko komunikazio eredu. Aplikagarritasuna, elkarreragingarritasuna eta onarpena

Web Services, aplikazioen arteko komunikazio eredu. Aplikagarritasuna, elkarreragingarritasuna eta onarpena

2001ean, Interneten aplikazio heterogeneoen artean komunikatzeko eredu baten oinarriak erabaki zituen W3Ck babesten duen software-industriak, Web Service deiturikoa. Industriaren eta erakundeen arteko harremanak eraldatuko zituela zioten fabrikatzaileek, eta eredu horren alde onak eta onurak azpimarratzen zituzten. Teknologia zabaltzeko webguneak agertu ziren, eta ez zen ahaleginik aurreztu teknologia berri hori onartzea eta erabiltzea sustatzeko eta justifikatzeko orduan. Azken lau urteotako bonbardaketa mediatikoak promesez eta etekin handiez hitz egiten digu; etorkizuneko webaren oinarriak planteatzen ditu, eta tren hori ez galtzeko estutzen du. Alabaina, errealitatetik eta promesetik zer duen jakin behar da. Enpresek ezin ditzakete promesetan oinarrituta onartu teknologiak: ondo frogatutako errealitateak behar dituzte. Fabrikatzaileek etorkizuneko teknologia baten alderdi onak azpimarratzen dituzte, baina ez dute ezer esaten mugaketei eta eragozpenei buruz. Hortaz, ezin daiteke itsu-itsuan sinetsi; teknologia horren benetako aplikagarritasuna ezagutzeko ikertu behar da.

Ikerketa testuinguruari laguntzeko asmoa dauka tesi honek, zeina Mondragon Unibertsitatearekin (MU) harremana duten MCCko enpresa kooperatibek osatzen duten. Onarpen teknologikoaren prozesua gidatzea da ekarpen nagusia. Xede horretarako, ordena honetan ikertuko da: teknologia, horren aplikagarritasuna eta elkarreragingarritasuna. Teknologia ezagutzeko, esperimentazioa da abiapuntua. Ongi bereizitako ezaugarriak dituzten bi proiekturen bidez garatu da esperimentazioa. MUko fakultateen arteko integrazio eszenatoki bat irudikatzen du lehenengoak, matrikulazio prozesuari dagokionez. Plataforma homogeneoen artean barne maila aztertzeak ezaugarritzen du esperimentua. K-Flow proiektu europarraren barruan konektore bat garatzea da bigarren esperimentua. Plataforma heterogeneoen artean kanpo maila aztertzen da proiektu horretan. Esperimentuek, elkarrekin, ezagutza garrantzitsua ematen duen eta ikerketaren oinarria eratzen duen esparrua osatzen dute.

Elkarreragingarritasunaren errealitatea ezagutzeko, ikerketa testuinguruan garrantzitsuenak diren garapen plataformak ikertu dira. Plataforma horiek jabetzan nahiz Open Source delakoan daude. Diseinu estiloak, erabilerak eta ikuspegiak arkitektura estandarretan konbinatu behar izan dira, elkarreragingarritasunean dagoen errealitatea ezagutzeko eta, horrela, irtenbidea eszenatokiaren arabera zehaztu ahal izateko. Teknologia, horren aplikagarritasuna eta elkarreragingarritasuna ikertu ondoren, teknologia onartzeko estrategia bat zehazten duen ezagutza mapa egin da. Teknologia onartzeko, askotariko diziplina teknikoak ezagutu behar dira, eta, beraz, bidea etapatan egitea komeni da. Teknologia onartzeko prozesuan jarraitu behar diren etapei buruzko gomendioak eta etapa bakoitzean bilatzen diren xedeak ematen ditu ezagutza mapak. Gainera, tartean dauden ezagutza-elementuen iturriak jasotzen dira ezagutza mapan.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000