ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Termoplastikoetan eta polimero likido kristalinoetan oinarritutako material konposatu berriak

Termoplastikoetan eta polimero likido kristalinoetan oinarritutako material konposatu berriak

Termoplastikoen eta polimero likido kristalinoen nahasketetatik abiatuta "in situ" sortutako konpositeen prestazioak ezagutarazten eta hobetzen laguntzea izan da lan honen xedea. Jarduteko hiru bidetan zentratu da lanaren garapena. Lehenik eta behin, prozesatuak "in situ" sortu diren konpositeen amaierako egituran duten eraginari buruzko ezagutza maila handiagoa eransteko saiakera egin da. Bigarrenik, aurpegi arteko propietateak hobetzen egin da lan, agente bateragarriak gaineratuz. Azkenik, likido kristalinoaren jokaera nahasketa berriak garatu dira, jada bazeuden polimero likido kristalinoetatik abiatuta, konpositeetan erabiltzen den errefortzuaren prestazio mekanikoak hobetzeko asmoz.

Polipropilenoak eta Vectra©-k eratutako sisteman egin da prozesuak "in situ" sortu diren konpositeetan daukan eraginari buruzko ikerketa. Estrusio bidezko nahasketa etapa egin da aurretik, nahasketaren homogeneizazio egokia lortzeko ez ezik, zuntz indargarriak sortzeko ere. Ondoren, injekzio bidezko moldeaketan erabili den tenperaturaren eragina aztertu da, bai estrusioan aurretik sortu diren zuntzen gainean edukitakoa, bai konpositearen amaierako propietateen gainean edukitakoa.

Bi sistematan aztertu dira agente bateragarriak gehituta aurpegi artean hobetu diren propietateak. Polipropilenoak eta Vectra B950©-k eratutako sisteman, ionomero bat, etileno-kopolimero bat eta zinkarekin partzialki neutralizatu den azido metakrilikoa gaineratu dira, ustez polipropilenoarekin bateragarriak eta Vectra B950©-rekin elkarreraginean aritzeko edo erantzuteko gai baitira. Poli(eter imidak) eta Rodrun LC5000©-k eratutako sisteman, bateragarritasuna lortu nahi izan da, poli(butilentereftalatoa) eta poli (etilen tereftalatoa) gaineratuta. Sistemaren bateragarritasuna aztertu baino lehen, poli(eter imida)/poli(butilen tereftalato) nahasketen karakterizazioa egin behar izan da, aurretik ez baitira industriako prozesatu egoeran aztertu. Era berean, Rodrun LC5000©-ren eta bi poliester konbentzionalen [poli(butilen tereftalato) eta poli(etilen tereftarato)] artean erreakziorik egon den aztertu da.

Azkenik, polimero likido kristalino termotropiko berriak garatu dira, propietate hobetuekin, aurretik zeuden polimero likido kristalino termotropikoetatik abiatuta. Lau sistema aztertu dira: Rodrun LC5000©/ Rodrun LC5300©, Vectra A950©/ Vectra B950© eta Rodrun LC5000©/ Vectra A950©. Kasu guztietan, injekzio bidezko moldeaketa zuzenaren bitartez egin dira nahasketak. Gero, Vectra A950©/ Vectra B950© nahasketaren baliagarritasuna planteatu da, polipropilenoa nahiz poli(eter imida) indartzeko prestazio hobeak erakutsi baititu, lortutako hobekuntzak kuantifikatzeari begira.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000